Corinne VÉLASCO ECHEVESTE

Corinne VELASCO ECHEVESTE

59 urte ditut. Aureilhan-en sortu nintzen, Pirinio Garaietan, eta han hazi. 1997an erizain diplomatu bilakatu nintzen, eta Euskal Herrian kokatu, adopziozko nire lur bilakatu den honetan. Urruñan bizi naiz 2023tik, eta han ezkondu nintzen 2024an. Gaur egun, Donibane Lohizuneko helduen psikiatriako eguneko ospitalean egiten dut lan. Bi haurren ama ere banaiz. Udal-bizitzan bete-betean engaiatzeko gogoz, […]

Fernand PERRET

Fernand PERRET

66 urte ditut. Baionan sortu nintzen, eta han bizi izan nintzen 18 urte bete arte. Ikasketek Bordele, Angers, Clermont-Ferrand eta Santiago de Compostelara eraman ninduten gero. Nire emaztea urruñarra izanki, haren familiak Arotzenian hartu ninduen duela kasik 40 urte. Herrira itzuli orduko, Euskal Herrian ustiatu gabe zeuden baliabide organikoak balioztatzeko proiektu baten inguruan lan egin […]

Fabien DAURIAC

Fabien DAURIAC

42 urte ditut eta Compiégnen (Oise) sortu nintzen. Ezkondua naiz eta bi seme-alaben aita. Ariègen hazi nintzen, eta, ondoren, nire ibilbideak Frantziako Itzuli ttipi bat egitera eraman ninduen (Tolosa, Seine eta Marne, Deux-Sevre eta, azkenik, Euskal Herria). Gaur egun, Urruñan bizi naiz. Nire lehen lanbidea sukaldaritza bazen ere, ondoren berdeguneetako langile eta gero animatzaile ere […]

Véronique TASTET

Véronique TASTET

Lillen sortu nintzen duela 70 urte. Bi urte nituenetik, gurasoek Euskal Herrira eramaten ninduten oporretan, eta han igaro nituen eskolako oporraldi gehienak, udakoak zein negukoak, adinetara heldu arte. Harrera- leku ikasketak egin-eta, Hendaiako kanpin batean harreragile gisa udako denboraldi bat egin ondoren, 20 urterekin Bilboko familia batera joan nintzen, urte baterako, nire gaztelera maila hobetzeko. […]

Carine BOISSONNET

Karine BOISSONNET

51 urte ditut. Donibane Lohizunen sortu nintzen. Betidanik Urruñan bizi izan naiz Mendi Xoko auzoan (Villa Xilintxako atezaindegian) nerabezarora arte, eta gero Herburu auzoan. Hendaiako Itsas Ospitalean artatzaile-laguntzailea naiz 1997az geroztik, hamabost bat urte egin ditut lanean ahalmen urritasun aniztuneko pazienteak artatzen, eta, gero, duela hamar bat urtetik hona, eritasun neurologiko arraroen zerbitzu batean. Larrunkoopeko […]