Annie POVEDA

Annie POVEDA

Gelosen sortu nintzen, Pauen ondoan dagoen Biarnoko herri ttipi batean, familia apal batean hazia, aita postaria eta ama etxeko garbitzailea, 4 seme-alabako familian azken ttipia. 63 urte ditut, erizain erretiratua naiz, Zainketa Orokorretako Estatu Diplomaduna. Gazte gaztea nintzela, PTTko opor-kolonietako egonaldiez baliatu ahal izan nintzen, batez ere Urruñan, Bixikenea delako eremu bikain horretan (Ha! oihanetako […]

Jérôme TEILLARY

Jérôme TEILLARY

Duela 50 sortu jaio nintzen Donibane Lohizunen, artean amategi bat zegoen garaian. Zokoan hazi nintzen, eta Donibane Lohizunen egin nuen eskolatzea (hiribarneko eskolan lehenik eta gero Ravel lizeoan), Bordelera ikasketak egitera joan aitzin. Berehala ohartu nintzen nire bizitzako helburu nagusia Euskal Herrira itzultzea izanen zela. Familia, lagunak, mendiak eta itsasoa biziki eskas nituen. 24 urterekin […]

David GUTIERREZ

David GUTIERREZ

Antony-n (Hauts-de-Seine) sortu nintzen, eta 61 urte ditut. Ezkondua, bi seme-alabaren aita naiz, gaur egun 24 eta 28 urtekoak. Massyn (Essonne) hazi nintzen, eta gero, emaztea ezagutu ondoren, Montrougen (Hauts-de-Seine) kokatu ginen. Nire eskola ibilbidea aski laburra izan da: 17 urterekin hasi nintzen lanean. Soldadutzaren ondoren, non baimen guziak lortu nituen, hainbat enpresatan aritu nintzen […]

Marie-Christine DAGUERRE ELIZONDO

Marie-Christine DAGUERRE ELIZONDO

Miarritzen sortu nintzen, 1968an. Arbonan hazi, lan anitz egiten zuten gurasoekin eta 6 eta 7 urteko bi anaia gazteagoekin. Oso gaztetan parte hartu nuen herriko elkarteetan: euskal dantzak, pilota. Bigarrenean Uztaritzeko eskola-barnetegian egon nintzenean, Senperen eskubaloian jokatzen hasi nintzen (nire deskonpresio gunea) Mattin Carrere apaiza usu etortzen ohi zen etxera, ama katekista zen, eta erran […]

Saskia BOUVIER

Saskia BOUVIER

2019az geroztik Urruñako hiribarnean bizitzeko xantza dut, Donibane Lohizunen lana aurkitu ondoren. Lehenago, 12 urte iragan nituen Centre eskualdean (Loiret eta Loir-et-Cher), eta 25 urte Paris inguruan. Hirian hazi banaiz ere, landa- eta natura-inguruneekiko atxikimendua izan dut beti, eta erosoago sentitu izan naiz oihanean ibiliz, hirian ibiliz baino. Hau nire aitagandik jaso dut, jatorriz Haute-Marnekoa, […]