MARTXOAK 20 OSTIRALA – 19:00
Hirigunea – Jeanne Semper gelan (estadioa)
Finantzari buruz

Finantzak: “Kutxa” zertan den ikus dezagun!Batzuetan entzuten dugu «diru guzia xahutu» dugula… Zenbakiek bestela diote. Errealitatea: Herriko zorra handitu ote da? Bai. Baina gure zorra euskal kostako apalena da: Diru Publikoen Zuzendaritza Nagusiaren 2024/12/31ko datuen arabera.2025/12/31rako aurreikusitako Urruñako biztanleko zorra. Kezkatu behar ote naiz? Ez. Zergatik? «Gastatzea» eta inbertitzearen artean desberdintasun handia dagoelako. Inbertitzea, epe […]
Herriko sukaldea

Herriko sukalde bat, zertarako? 2025eko Urriaz geroztik, Urruñako herriko sukaldeak erakusten du posible dela herrian tokiko janari osasuntsu eta kalitatezkoa jatea. Osasun publikoa eguneroko plateretik hasten delako: Urruñarrak ongi elikatzea denoi zor dizuegun funtsezko zerbitzua da.
Demokrazia ez da itxia izan behar

“Oleta – Herburu auzoko elkarte kontseluak hautagaien arteko eztabaida antolatu du gaur. Ekimen hau ongi etorria da, tokiko demokrazia biziberritzeko balio duelako. Hala ere, Martine Mignot-Carmé andreak ez du onartu eztabaida hau filmatzea eta zabaltzea. Sentitzen dut, zeren grabazio eta retransmisioekin aukera gehiago eskainiko litzateke Urruñako herritarrei elkarrizketak segitzeko, batez ere mugitzeko zailtasunak dituztenentzat, libre […]
Urruñako Ihauteriak

Gaur Urruñako Ihauteriak izan dira. Milesker handi bat Hazia Elkarteari Urruñako ihauteriak eta euskara gure herriko plazan biziaraztea! Milesker baita ere gure herria biziarazten duten Urruñako elkarte guzieri. Zuen ondoan izaten eta zuen sustengatzen segituko dugu ondoko urteetan ere.
Urruña: Mercosurretik kanpoko herria!

Gaur goizean, Filipe Aramendi auzapeza eta Elgarrekin taldeko hautetsiak ELB sindikatuaren hitzaldian izan dira, Mercosur itunaren aurka agertzeko. Urruñak EZ dio Mercosurri. ELB-ren deiari erantzunez, ofizialki konpromisoa hartzen dugu: Urruña « Mercosurretik kanpoko herria » izendatuko dugu. Zergatik da hitzarmen hau kaltegarria guretzat? Bidegabeko lehia: Itun honek hemengo arauak betetzen ez dituzten haragi eta produktu […]
Prentsaurrekoa

Joan den larunbatean, gure programaren ildo nagusiak ofizialki aurkeztu genituen prentsaurreko batean. Giro paregabea zen Postan: 100 pertsona baino gehiago elkartu ziren dinamika hau sustatzeko eta gure kanpaina ofizialki abiatzeko. Eskerrik asko guztioi zuen presentziagatik eta indarragatik. Elkarrekin urrunago!
MARTXOAK 13 OSTIRALA – 19:00
Hirigunea – Jeanne Semper gelan (estadioa)
MARTXOAK 12 OSTEGUNA – 19:00
Oleta – eskolan
MARTXOAK 6 OSTIRALA – 19:00
Zokoa – aisialdi zentroan