MARTXOAK 4 ASTEAZKENA – 19:00
Kamieta – oporretako zentroa
OTSAILAK 27 OSTIRALA – 19:00
Berrueta – Lepo Bidean gela
OTSAILAK 20 OSTIRALA – 19:00
Pausu – Intzuralde gela
Gutuna

Asteburu honetatik, Elgarrekineko kideak Urruñako karriketan barna dabiltza, zure postontzian Filipe Aramendi auzapezak eta ondoko hauteskundeetarako hautagaiak idatzitako gutun hau banatzeko. Laster elkartuko gira Urruñako geroaz solasteko, elkarrekin! Mila esker egindako kilometro guztiengatik, alaitasunean eta umore onean.
Benoît DUHALDE

36 urte ditut. Baionan sortu nintzen eta Urruñan hazi, Mendi Xoko auzoaren mugakidea den Herburu auzoan,“Gaztelu” familia-baserri zaharraren ondoan. Mantentze-lan Industrialeko ikasketak egin nituen, baina laster ibilgailu astunak gidatzera jo nuen, obra-lanen eremuan. Sail horretan 10 urte baino gehiago eman ondoren, norabidea aldatu nuen, taxilari izateko gaitasun agiria pasatuz. Hiru urte baino gehiago daramatzat taxilari […]
Maritxu ZUBIETA

72 urte ditut, ama donibandarra eta aita urruñarra. Donibane Lohizunen sortu nintzen. Nire aitaxi-amatxik Zubigayko etxetiarrak ziren. Turismoan lan egin ondoren, tokiko ekonomia kooperatiba batean, azkenik nire karrera formatzaile aholkulari gisa bukatzeko. Orain erretiratuta nago. Elgarrekin-en sartu nintzen 2019an. Azken agintaldian Giza Baliabideetako axuanta izan naiz. Gardentasun, irekitasun eta ekitate balioek gidatu dituzte gure lanak […]
Alain AGUINAGA

Baionan sortua, 65 urtekoa, Pausutarra betidanik. Margueria egoitzan hazi nintzen, Larreko kalera bizitzera joan aitzin (ibilaldi handi bat). Anartean, Bordelen bizi izan nintzen SNCFn lan egiteko. Hendaiako tren geltokira heldu nintzen tren gidari gisa. Gaur egun erretiratua, ezkondua, aita eta aitatxi naiz. 70eko hamarkadaren amaieran, Besta Batzordeko eta Buruhandien taldeko kide egin nintzen. Pausura itzuli-eta, […]
Aña Mari BISCAY

Urruñan, Kexiloa auzotegian sortu naiz. 12 pertsonatako familia bateko 11.a nintzen, aitatxi eta amatxi lurrik gabeko laborari/etxezainak ziren, aita laborantza/barazaintzan, ama jostuna/etxeko mozkinen saltzailea Donibane Lohitzuneko merkatuan. Horrez gain, etxeko 2 izebak erientsak ziren eta gu 6 anai-arreba. Sortetxean bizi naiz berriz duela 13 urte. Gaztetan, lan ezberdinak egin bitartean, saltzailea, etxeko laguntzailea… euskara, nire familiaren […]
Pruden SUDUPE

1948an sortu nintzen, Legazpin (Gipuzkoa). Ikasketak Legazpin, Oñatin eta, ondoren, Gasteizen (Humanitateak – Letrak) egin nituen. 1969an, Francoren diktadurapean, ihes egin behar izan nuen eta Donibane Lohizunen errefuxiatu. 20 urtez aritu nintzen eskulanetan (tindu lanetan bereziki); ezkonkidearekin 2 seme-alaba altxatzen eta arratsetan helduei euskarazko kurtsoak musu-truk ematen. Ildo beretik, Iparraldeko Gau-eskolen sorreran eta garapenean parte […]
Sandrine ARAGUAS CAZEMAYOR

Urruñan sortu nintzen, eta hemen bizi izan naiz beti. Pilota plazaren parean hazi nintzen, Dongaitz Anaiak karrikan; frontoia nire haur baratzea izan zen. Nire gurasoak Biarnokoak dira jatorriz, eta familia bizitza Urruñan eraikitzeko hautua egin zuten, hasieran aitaren enpleguari loturik, eta gero hautu bidez. Azkenean, ez nik, ez nire anai-arrebek, ez genuen hemendik alde egin. […]