Auzo-Konpostagailuak

Bil Ta Garbirekin elkarlanean, auzo-konpostagailu kolektiboak jarri ditu Herriko Etxeak (lehen gunea Kamietan). Biohondakinak sailkatzeko, zakarrontzi beltza murrizteko eta konposta sortzeko aterabide erraza, auzokideen artean. 2024 hasieratik irtenbide zehatza eta hurbilekoa hautatu du Herriko Etxeak: auzo-konpostagailu kolektiboak zabaltzea, Bil Ta Garbi sindikatuarekin batera. Desmartxa hau bakoitzaren zeregina zehazten duen hitzarmen batean oinarritzen da: Bil Ta […]

Adinekoen lotura-autobusa eta elkartasun garraioa

2024az geroztik, GEUZak autorik ez duen adineko jendeari erosketak egiteko edota mediku, banku edo postara joateko elkartasun garraioa eskaintzen dio. Isolamendu gutxiago, autonomia gehiago, auzoetan pentsatutako zerbitzu publiko batekin. 2024ko apiriletik aitzina, astero elikagaien erosketak egiten laguntzeko lotura-autobusa eskaintzen zaie garraiorik gabeko Urruñako adinekoei. Aitzinetik izena eman eta dendetara modu seguruan joateko aukera da. Ondoren, […]

Merkataritza eta ofizialegoaren astea

2024az geroztik, Urruñak aste bat eskaintzen dio merkataritzari eta ofizialegoari: opari txartel bikoiztuak, hitzaldiak, formakuntzak. Garai berezia gure enpresa txikiei laguntzeko, lotura sortzeko eta hirigunea urte osoan biziarazteko. 2024an sortu zen Merkataritza eta ofizialegoaren astea, eta behar argi bati erantzuten dio: hurbileko saltokiei ikusgarritasuna ematea eta Urruñako enpresa txikiei haien trantsizio ekonomiko, digital eta arautzaileetan […]

Emazteen etxea

Emazteen kontrako bortizkeriak oraindik ere ugariak diren testuinguru batean, Iparraldeko Emakumeen Etxea ireki da Pausun. Leku feminista eta laiko horrek emakumeak hartu, informatu eta bideratzen ditu, eta Ipar Euskal Herri osoan laguntza sare bat sortzen du. Frantzian, emazteen aurkako indarkeriak gaitz handia izaten segitzen du: urtero, bikote barneko ehunka mila indarkeria egoera zenbatzen dituzte segurtasun […]

Urruñako Euskara Plana

2023an onartu zen Urruñako lehen Euskara Planak herriko aurrekontuaren %1a euskalgintzara bideratzen du, langileak formatzeko, zerbitzu elebidunak garatzeko, herriko eragileei sostengatzeko eta denontzako erabilera gune berriak sortzeko. 2023an Urruñak urrats garrantzitsua egin du, lehen Euskara Plana aho batez onartuz. 2024-2028 plan hau Herriko langileekin, hautetsiekin eta gizarte zibilarekin batera eraikia izan da, eta funtzionamenduaren %1ari […]

Bixikenea proiektua

2023az geroztik, Postaren kolonia zaharra partekatze eta harreman leku bihurtzen ari da, publikoari eta elkarteei irekia, sormen eta jolas ekosistema bat sortzeko nahiarekin. 2023ko azaroan, Urruñako herriak Bixikenea eremua eskuratu zuen, urruñarrentzat eskuragarri jartzeko asmoz. Plan hau, kultur proiektuarekin loturik, 5 puntutan definitzen da: kultur sorkuntza eta hedapena, herriko eta elkarteetako bizitzaren animazioa, gizarte berrikuntza […]

Emeki festibala

Musika eszena gehienbat gizonezko taldeek hartzen duten lurraldean, Elgarrekinek emakumezko artistak agerian eman nahi izan ditu. Emeki festibalaren hiru edizioek arrakasta handia izan dute, eta besta bat anitza eta femeninoa izan daitekeela frogatu du. MZNk (Musikaren Zentro Nazionala) egindako ikerketaren arabera, jaialdietan programatutako taldeen %88 gizonezkoak dira nagusiki, eta %5, alidiz, emakumezkoak. Gainerako %7ak paritatea […]