Finantzari buruz

Finantzak: “Kutxa” zertan den ikus dezagun!Batzuetan entzuten dugu «diru guzia xahutu» dugula… Zenbakiek bestela diote. Errealitatea: Herriko zorra handitu ote da? Bai. Baina gure zorra euskal kostako apalena da: Diru Publikoen Zuzendaritza Nagusiaren 2024/12/31ko datuen arabera.2025/12/31rako aurreikusitako Urruñako biztanleko zorra. Kezkatu behar ote naiz? Ez. Zergatik? «Gastatzea» eta inbertitzearen artean desberdintasun handia dagoelako. Inbertitzea, epe […]
Herriko sukaldea

Herriko sukalde bat, zertarako? 2025eko Urriaz geroztik, Urruñako herriko sukaldeak erakusten du posible dela herrian tokiko janari osasuntsu eta kalitatezkoa jatea. Osasun publikoa eguneroko plateretik hasten delako: Urruñarrak ongi elikatzea denoi zor dizuegun funtsezko zerbitzua da.
Elikadura sanoa

Berrueta eremuaren gibeleko herri-larre batean, Urruñak zerbitzu publikoaren ideia berri bat hazarazten du: herriko baratze-etxaldea. Herriaren jabetza izanik eta herriko langileek zuzenean kudeaturik, etxalde honek barazkiak eta fruituak ekoizten ditu orain sukalde nagusiarentzat. Helburua: egunean 600 bat otordutarako beharrezko barazkiak eskaintzea, eskoletako jangeletan, aisialdi zentroan eta GEUZaren otordu banaketan erabiltzeko. Ekoizpena herri-lurretan ezartzeko hautu honek, […]
Biodibertsitatea: estrategia aitortua

Urruñak ‘Naturarekin Engaiatutako Lurraldea’ labela eskuratu du: biodibertsitatearen alde egiten dugun lanaren nazio mailako ezagupena. Herriko Biodibertsitatearen Atlasari esker, animaliak eta landaredia kartografiatzen ditugu, herriaren antolaketa bideratzeko eta gure bizi-eremua hobeki babesteko. Eraginkorki babesteko, asmo onak ukaitea ez da aski: rigoer zientifikoa behar da. Erakunde berezituekin (ONF, CPIE) bideratu partaidetzek «Herriko Biodibertsitatearen Atlasa» (ABC) egitea […]
Eskolen kantaldia

Urruñako eskolen kantaldiak herriko sei eskolak biltzen ditu. Elgarrekin taldeak eta kantu erakasle berezitu batek sustaturiko proiektua da. 300 haur oholtza gainean eta 1.000 ikusleekin, Urruñako familia gehien elkartzen dituen ekitaldia bilakatu da, alaitasun eta emozioz beterikoa. 2022-2023 ikasturtean lehen aldikotz abiatua, eskolen kantaldiak Urruñako sei eskola publiko eta pribatuak biltzen ditu. Elgarrekin taldeak abesbatzan […]
Natura eremuen lantaldea

Bere biodibertsitatea eta paisaiak aktiboki babesteko, Urruñako Herriko Etxeak lantalde berezi bat sortu du. Haren eginkizunak: lurraldeko flora eta faunaren jarraipen zientifikoa, bizitoki naturalen babesa eta berritzea, eta urruñarrak sentsibilizatzeko eta laguntzeko ekintzak. Naturari bereziki dedikatu lantalde teknikoaren sortzea agintaldiko hautu indartsua da. Langile hauek hezeguneak berreskuratzeko, landaredi inbaditzailea kontrolatzeko eta mendi-ibili bideak kudeatzeko aritzen […]
Udako hitzordu musikalak

Udako ezinbesteko hitzordua: Urruñako astearteek aitzina segitzen dute, talde anitz eta maila handikoekin. Hitzordu hau indartu da ‘Urruñako ostiralak’ abian emanez: gaur egungo eta hurbileko musika, urruñarren arteko topalekua. Urruñako astearteak, ohitura zahar bat. Elgarrekin taldeak tradizio hori atxiki nahi du, bertakoen eta opor-zaleen topagune ezaguna baita. Estilo anitzagoak eta emazte nahiz gizonen arteko oreka […]
Aurrekontu parte hartzailearen 2. sariduna: “Korrika egiten duen Basoa”

Urruñako herriko etxeak abiatu aurrekontu parte hartzailearen 2. sariduna, “Korrika egiten duen Basoa” elkarteak lorategi-oihan jangarri bati bizia ematen dio Bixikeneako lurrean! Helburua? Euskal Herri guzian errepika daitekeen autonomia eta biodibertsitate eredu bat sortzea. Elkarlanean eraikitako proiektu hau hiru ardatz nagusi dira: Dena prest da udaberri honetako estreinaldirako!
Herri batzordea

2021etik, Herriko Etxeko Emakume-Gizon Berdintasuneko Batzordeak dinamika eta kontzientzia ekarri ditu, hiru lan-taldeen bidez:Barne-ekintzak (Herriko barneko ekintzak bultzatu),Emazteen eskubideak defendatu eta diskriminazioen kontra borrokatu,Gazteak kontzientziatu eta prebenitu.Berdintasuna era aktiboan eraikitzen ari gara, guztientzat! 🤝 CAPB-rekin lankidetzan aritu da Herriko Etxeko Emakume-Gizon Berdintasuneko Batzordea, Europako Emakume-Gizon Berdintasunaren Gutuna sinatuz, eta herrian ekintza ugari martxan jarriz. Batzordeak […]
Aurrekontu parte-hartzailea

2023an, Herriko etxeak herrian parte hartzen duten herritar eta elkarteei proposatu zien udal aurrekontu baten bidez finantzatuko zen proiektu bat aurkeztea. 4 proiektu aurkeztu ziren, eta herritarrek sortzen ikusi nahi zuenaren alde bozkatu ahal izan zuten. 2024-2025an, herriak 100 000€-ko diru-zama bideratu du saritutako proiektuari. Hilabete batez, Urruñako herritar bakoitzak bozkatzeko aukera zuen, interneten eta herriko […]