Véronique TASTET

Lillen sortu nintzen duela 70 urte. Bi urte nituenetik, gurasoek Euskal Herrira eramaten ninduten oporretan, eta han igaro nituen eskolako oporraldi gehienak, udakoak zein negukoak, adinetara heldu arte. Harrera- leku ikasketak egin-eta, Hendaiako kanpin batean harreragile gisa udako denboraldi bat egin ondoren, 20 urterekin Bilboko familia batera joan nintzen, urte baterako, nire gaztelera maila hobetzeko. […]
Jean-Serge Jocelyn SAINT-AVIT
Carine BOISSONNET

51 urte ditut. Donibane Lohizunen sortu nintzen. Betidanik Urruñan bizi izan naiz Mendi Xoko auzoan (Villa Xilintxako atezaindegian) nerabezarora arte, eta gero Herburu auzoan. Hendaiako Itsas Ospitalean artatzaile-laguntzailea naiz 1997az geroztik, hamabost bat urte egin ditut lanean ahalmen urritasun aniztuneko pazienteak artatzen, eta, gero, duela hamar bat urtetik hona, eritasun neurologiko arraroen zerbitzu batean. Larrunkoopeko […]
Biltzar nagusia

2018an sortutako Elgarrekin Urruñako herritarren dinamikak 2020ko udal hauteskundeetarako zerrenda bat eta hautagai bat aurkeztea erabaki zuen, trantsizio ekologiko, sozial eta kulturalean, baita demokrazia parte-hartzailean oinarritutako programa batekin. Gure zerrendaren garaipenaz geroztik, 6 urtez lanean ibili gara proiektuak eramaten. Emaitza positiboak ikusirik, segitzeko oinarriak finkatu ditugula badakigu. Atseginez jakinarazten dizuegu, gaur goizean bildu den Elgarrekineko […]
Imanol AMESTOY
Biodibertsitatea: estrategia aitortua

Urruñak ‘Naturarekin Engaiatutako Lurraldea’ labela eskuratu du: biodibertsitatearen alde egiten dugun lanaren nazio mailako ezagupena. Herriko Biodibertsitatearen Atlasari esker, animaliak eta landaredia kartografiatzen ditugu, herriaren antolaketa bideratzeko eta gure bizi-eremua hobeki babesteko. Eraginkorki babesteko, asmo onak ukaitea ez da aski: rigoer zientifikoa behar da. Erakunde berezituekin (ONF, CPIE) bideratu partaidetzek «Herriko Biodibertsitatearen Atlasa» (ABC) egitea […]
Hélène BROQUET
Eric MAS
Eskolen kantaldia

Urruñako eskolen kantaldiak herriko sei eskolak biltzen ditu. Elgarrekin taldeak eta kantu erakasle berezitu batek sustaturiko proiektua da. 300 haur oholtza gainean eta 1.000 ikusleekin, Urruñako familia gehien elkartzen dituen ekitaldia bilakatu da, alaitasun eta emozioz beterikoa. 2022-2023 ikasturtean lehen aldikotz abiatua, eskolen kantaldiak Urruñako sei eskola publiko eta pribatuak biltzen ditu. Elgarrekin taldeak abesbatzan […]
Isabelle ALCAYAGA