Demokrazia ez da itxia izan behar

“Oleta – Herburu auzoko elkarte kontseluak hautagaien arteko eztabaida antolatu du gaur. Ekimen hau ongi etorria da, tokiko demokrazia biziberritzeko balio duelako. Hala ere, Martine Mignot-Carmé andreak ez du onartu eztabaida hau filmatzea eta zabaltzea. Sentitzen dut, zeren grabazio eta retransmisioekin aukera gehiago eskainiko litzateke Urruñako herritarrei elkarrizketak segitzeko, batez ere mugitzeko zailtasunak dituztenentzat, libre […]

Urruñako Ihauteriak

Gaur Urruñako Ihauteriak izan dira. Milesker handi bat Hazia Elkarteari Urruñako ihauteriak eta euskara gure herriko plazan biziaraztea! Milesker baita ere gure herria biziarazten duten Urruñako elkarte guzieri. Zuen ondoan izaten eta zuen sustengatzen segituko dugu ondoko urteetan ere.

Urruña: Mercosurretik kanpoko herria!

Gaur goizean, Filipe Aramendi auzapeza eta Elgarrekin taldeko hautetsiak ELB sindikatuaren hitzaldian izan dira, Mercosur itunaren aurka agertzeko. Urruñak EZ dio Mercosurri. ELB-ren deiari erantzunez, ofizialki konpromisoa hartzen dugu: Urruña « Mercosurretik kanpoko herria » izendatuko dugu. Zergatik da hitzarmen hau kaltegarria guretzat? Bidegabeko lehia: Itun honek hemengo arauak betetzen ez dituzten haragi eta produktu […]

Prentsaurrekoa

Joan den larunbatean, gure programaren ildo nagusiak ofizialki aurkeztu genituen prentsaurreko batean. ​Giro paregabea zen Postan: 100 pertsona baino gehiago elkartu ziren dinamika hau sustatzeko eta gure kanpaina ofizialki abiatzeko. Eskerrik asko guztioi zuen presentziagatik eta indarragatik. ​Elkarrekin urrunago!

Gutuna

Asteburu honetatik, Elgarrekineko kideak Urruñako karriketan barna dabiltza, zure postontzian Filipe Aramendi auzapezak eta ondoko hauteskundeetarako hautagaiak idatzitako gutun hau banatzeko. Laster elkartuko gira Urruñako geroaz solasteko, elkarrekin! Mila esker egindako kilometro guztiengatik, alaitasunean eta umore onean.

Biltzar nagusia

2018an sortutako Elgarrekin Urruñako herritarren dinamikak 2020ko udal hauteskundeetarako zerrenda bat eta hautagai bat aurkeztea erabaki zuen, trantsizio ekologiko, sozial eta kulturalean, baita demokrazia parte-hartzailean oinarritutako programa batekin. Gure zerrendaren garaipenaz geroztik, 6 urtez lanean ibili gara proiektuak eramaten. Emaitza positiboak ikusirik, segitzeko oinarriak finkatu ditugula badakigu. Atseginez jakinarazten dizuegu, gaur goizean bildu den Elgarrekineko […]

Laborarien sustengua

Gaur, Elgarrekin koalizioko hautetsiek A63 errepideko blokeora batu dira, laborarien protesten sustenguan. Marie Christine Daguerre Elizondo, lurralde-antolamendu, elikadura eta laborantza arduradun auzapezordea; Annie Poveda, Urruñako herri departamenduko kontseilaria; Danielle Bideondo Baron, gizarte kohesio arduraduna; eta Marina Ollivon, herri kontseilaria, Urruñako herriko etxeak manifestarien eskariak sustengatzen dituela berriro adierazi dute. 2025eko abenduaren 1eko herriko kontseiluan, ELB […]