34 urte ditut, eta Donibane Lohizunen sortu nintzen, 1991n. Urruñako hiribarnean bizi ginen familiarekin, Posta parean (Etxepare Baita etxean). Han bizi izan nintzen ikasketak hasi nituen arte. Geroztik, hainbat tokitan bizi izan naiz, eta duela hiru urte Urruñako herrira itzuli nintzen bizitzera. Lau urteko semea dut, Mattin, eta zaintza partekatuan hezten dugu.
Arlo profesionalean, zuzenbidea ikasi nuen, hastapen batean abokatu izan nahi nuelako. Azkenean, zuzenbide fiskalean espezializatu nintzen, eta Lillen egin nuen masterra. Ikasketak amaitu-eta, Eskoziara joan nintzen ingelesa ikastera, bi urtez. Oso esperientzia pertsonal aberasgarria izan zen, eta, itzuli nintzenean, Donostian jarri nintzen bizitzen, eta zerga-aholkularitzako kabinete batean hasi nintzen lanean. Gaur egun, duela urtebetetik hona, Irungo mugaz gaindiko aholkularitza-enpresa batean lan egiten dudalako pozik nago. Nire gaitasunak garatzea eta bildu ditudan ezagutzak lurraldeko enpresen zerbitzuko praktikan jartzea biziki sustagarria zait.
Orain arte ez nuen egundaino mugimendu solidario eta herritar batean parte hartu. Egia erran, nire lanak eta egunerokotasunak ez zidaten horretan pentsatze hasteko astirik eman. Beraz, hori berria da niretzat, eta horretan ahalik eta gehien engaiatzera lehiatuko naiz.
Elgarrekinen engaiatu nahi izan dut, batez ere, elkarte horretako kideekin partekatzen ditudan baloreengatik. Taldearen metodoak ere estimatzen ditut, demokrazian oinarrituak. Garrantzitsua da gure iraganaz eta orainaz gogoetatzea, konponbideak bilatzeko, etorkizuna prestatzeko. Horretarako, ideia berrien ekarpena beharrezkoa da! Eraikuntza horretan nire harria ezartzeko xedearekin, interes orokorraren zerbitzura eta Philippe Aramendirekin batera, Elgarrekin Urruñako zerrendan aurkezten naiz hurrengo udal hauteskundeetan.