Fabien DAURIAC

Fabien DAURIAC

42 urte ditut eta Compiégnen (Oise) sortu nintzen. Ezkondua naiz eta bi seme-alaben aita.

Ariègen hazi nintzen, eta, ondoren, nire ibilbideak Frantziako Itzuli ttipi bat egitera eraman ninduen (Tolosa, Seine eta Marne, Deux-Sevre eta, azkenik, Euskal Herria). Gaur egun, Urruñan bizi naiz.

Nire lehen lanbidea sukaldaritza bazen ere, ondoren berdeguneetako langile eta gero animatzaile ere izan nintzen. Gaur egun, Hiriburuko Elgarrekin elkarteak gidatzen duen Handi-Recours 64 departamentu dispositiboarentzat lan egiten dut, hezitzaile espezializatu gisa. Elgarrekin elkarteak ahalmen urritasun-egoeran dauden haurren familiei laguntzeko eta harrera inklusiboa garatzeko lan egiten du lehen haurtzaro, haurtzaro eta gaztaroko egitura kolektiboetan.

Ibilbide horrek egokitzen irakatsi dit, eta kolektiboaren zaletasuna transmititu. Elkarte-bizitza nire bidearen parte da, noski, maila pertsonalean zein profesionalean.

Elkarte-konpromisoan osoki sinesten dut, transmititzea, loturak sortzea, elkartasuna, kultura eta kirola bezalako balore sendoak biziaraztea ahalbidetzen baitu. Bestalde, Zango Baloia, Urruñako aisialdiko areto-futbol klubeko kide ere banaiz.

Elgarrekin dinamika kolektiboan sartu banaiz, batez ere bere balio humanista eta ekologistengatik izan da. Nik bereziki estimatzen dut izpiritu kolektiboa. Niretzat, abentura honetan murgiltzea, hautetsi izanez, nire sinesteetatik ekintza zehatzetara iragaitea da. Nire gaitasunak udalerriaren zerbitzura jarri nahi nituzke, batez ere irisgarritasunaren eta gazteriaren alorretan, horiek biziki barnekoak baititut.

Gaur konpromiso hori harturik, nire neurrian, Urruñaren etorkizunean parte hartu nahi dut, eta gure udalerria moldatuko duten proiektuetan azkarki esku hartu.

Aurkezpena partekatu: