Benoît DUHALDE

Benoît DUHALDE

36 urte ditut. Baionan sortu nintzen eta Urruñan hazi, Mendi Xoko auzoaren mugakidea den Herburu auzoan,“Gaztelu” familia-baserri zaharraren ondoan. Mantentze-lan Industrialeko ikasketak egin nituen, baina laster ibilgailu astunak gidatzera jo nuen, obra-lanen eremuan. Sail horretan 10 urte baino gehiago eman ondoren, norabidea aldatu nuen, taxilari izateko gaitasun agiria pasatuz. Hiru urte baino gehiago daramatzat taxilari […]

Maritxu ZUBIETA

Maritxu ZUBIETA

72 urte ditut, ama donibandarra eta aita urruñarra. Donibane Lohizunen sortu nintzen. Nire aitaxi-amatxik Zubigayko etxetiarrak ziren. Turismoan lan egin ondoren, tokiko ekonomia kooperatiba batean, azkenik nire karrera formatzaile aholkulari gisa bukatzeko. Orain erretiratuta nago. Elgarrekin-en sartu nintzen 2019an. Azken agintaldian Giza Baliabideetako axuanta izan naiz. Gardentasun, irekitasun eta ekitate balioek gidatu dituzte gure lanak […]

Alain AGUINAGA

Alain AGUINAGA

Baionan sortua, 65 urtekoa, Pausutarra betidanik. Margueria egoitzan hazi nintzen, Larreko kalera bizitzera joan aitzin (ibilaldi handi bat). Anartean, Bordelen bizi izan nintzen SNCFn lan egiteko. Hendaiako tren geltokira heldu nintzen tren gidari gisa. Gaur egun erretiratua, ezkondua, aita eta aitatxi naiz. 70eko hamarkadaren amaieran, Besta Batzordeko eta Buruhandien taldeko kide egin nintzen. Pausura itzuli-eta, […]

Aña Mari BISCAY

Aña-Mari BISCAY

Urruñan, Kexiloa auzotegian sortu naiz. 12 pertsonatako familia bateko 11.a nintzen, aitatxi eta amatxi lurrik gabeko laborari/etxezainak ziren, aita laborantza/barazaintzan, ama jostuna/etxeko mozkinen saltzailea Donibane Lohitzuneko merkatuan. Horrez gain, etxeko 2 izebak erientsak ziren eta gu 6 anai-arreba. Sortetxean bizi naiz berriz duela 13 urte. Gaztetan, lan ezberdinak egin bitartean, saltzailea, etxeko laguntzailea… euskara, nire familiaren […]

Pruden SUDUPE

Pruden SUDUPE

1948an sortu nintzen, Legazpin (Gipuzkoa). Ikasketak Legazpin, Oñatin eta, ondoren, Gasteizen (Humanitateak – Letrak)  egin nituen. 1969an, Francoren diktadurapean, ihes egin behar izan nuen eta Donibane Lohizunen  errefuxiatu. 20 urtez aritu nintzen eskulanetan (tindu lanetan bereziki); ezkonkidearekin 2 seme-alaba altxatzen eta arratsetan helduei euskarazko kurtsoak musu-truk ematen. Ildo beretik, Iparraldeko Gau-eskolen sorreran eta garapenean parte […]

Sandrine ARAGUAS CAZEMAYOR

Sandrine ARAGUAS CAZEMAYOR

Urruñan sortu nintzen, eta hemen bizi izan naiz beti. Pilota plazaren parean hazi nintzen, Dongaitz Anaiak karrikan; frontoia nire haur baratzea izan zen. Nire gurasoak Biarnokoak dira jatorriz, eta familia bizitza Urruñan eraikitzeko hautua egin zuten, hasieran aitaren enpleguari loturik, eta gero hautu bidez. Azkenean, ez nik, ez nire anai-arrebek, ez genuen hemendik alde egin. […]

Nicolas REGERAT

Nicolas REGERAT

59 urte ditut, eta Urruñan bizi naiz 25 urte honetan, Herburu auzoan, haurtzaroan Hendaiatik, Itsasutik eta hainbat herritatik iragan ondoren. Nire ibilbide profesional osoa suhiltzaile gisa egin dut. Hainbat kargutatik pasatu naiz: Hendaiako kasernako buru, prebentziorako ofizier aditua, Angeluko sokorri zentro nagusiko komandante buru izanez bururatzeko. Urtebete daramat erretiraturik. Gaur egun udalean axuanta naiz, obren, […]

Lucie THÉARD

Lucie THÉARD

34 urte ditut, eta Donibane Lohizunen sortu nintzen, 1991n. Urruñako hiribarnean bizi ginen familiarekin, Posta parean (Etxepare Baita etxean). Han bizi izan nintzen ikasketak hasi nituen arte. Geroztik, hainbat tokitan bizi izan naiz, eta duela hiru urte Urruñako herrira itzuli nintzen bizitzera. Lau urteko semea dut, Mattin, eta zaintza partekatuan hezten dugu. Arlo profesionalean, zuzenbidea […]

Mikel CLERC

Mikel CLERC

27 urte ditut eta Urruñako herri zentroan den Hariztegia sortetxean pasatu dut haurtzaroa. Ikasketak Seaskan egin ditut hastetik buru, Urruñako ikastolatik Baionako Etxepare lizeora, nun ES baxoa lortu nuen. Ondotik, unibertsitate-ikasketak informatika arloan segitu nituen, bata bestearen ondotik DUTa, lizentzia, eta logistika industrialeko eta zerbitzuetako ingeniaritzako informatika masterra lortuz. Gaur egun, datuen arloan espezializatutako informatika-teknikari […]

Nerea PEPONNET

Nerea PEPONNET

Donibane Lohizunen sortu nintzen, eta 36 urte ditut. Familiaren etxea Ziburun zegoen, baina ni bizi eremuaren baitan hazi eta garatu nintzen, Donibane Lohizunetik Hendaiara, bai eskolarako, bai bestelako jarduera anitzetarako ere, eta familia elkarretaratzeetan. Urruñan bizi gara eta Herburu auzoan molde iraunkorrean kokatu ahal izan gara. 15 urte daramatzat kinesiterapeuta / osteopata gisa, eta Ziburuko […]