MARTXOAK 4 ASTEAZKENA – 19:00
Kamieta – oporretako zentroa
OTSAILAK 27 OSTIRALA – 19:00
Berrueta – Lepo Bidean gela
OTSAILAK 20 OSTIRALA – 19:00
Pausu – Intzuralde gela
Gutuna

Asteburu honetatik, Elgarrekineko kideak Urruñako karriketan barna dabiltza, zure postontzian Filipe Aramendi auzapezak eta ondoko hauteskundeetarako hautagaiak idatzitako gutun hau banatzeko. Laster elkartuko gira Urruñako geroaz solasteko, elkarrekin! Mila esker egindako kilometro guztiengatik, alaitasunean eta umore onean.
Elikadura sanoa

Berrueta eremuaren gibeleko herri-larre batean, Urruñak zerbitzu publikoaren ideia berri bat hazarazten du: herriko baratze-etxaldea. Herriaren jabetza izanik eta herriko langileek zuzenean kudeaturik, etxalde honek barazkiak eta fruituak ekoizten ditu orain sukalde nagusiarentzat. Helburua: egunean 600 bat otordutarako beharrezko barazkiak eskaintzea, eskoletako jangeletan, aisialdi zentroan eta GEUZaren otordu banaketan erabiltzeko. Ekoizpena herri-lurretan ezartzeko hautu honek, […]
Biltzar nagusia

2018an sortutako Elgarrekin Urruñako herritarren dinamikak 2020ko udal hauteskundeetarako zerrenda bat eta hautagai bat aurkeztea erabaki zuen, trantsizio ekologiko, sozial eta kulturalean, baita demokrazia parte-hartzailean oinarritutako programa batekin. Gure zerrendaren garaipenaz geroztik, 6 urtez lanean ibili gara proiektuak eramaten. Emaitza positiboak ikusirik, segitzeko oinarriak finkatu ditugula badakigu. Atseginez jakinarazten dizuegu, gaur goizean bildu den Elgarrekineko […]
Biodibertsitatea: estrategia aitortua

Urruñak ‘Naturarekin Engaiatutako Lurraldea’ labela eskuratu du: biodibertsitatearen alde egiten dugun lanaren nazio mailako ezagupena. Herriko Biodibertsitatearen Atlasari esker, animaliak eta landaredia kartografiatzen ditugu, herriaren antolaketa bideratzeko eta gure bizi-eremua hobeki babesteko. Eraginkorki babesteko, asmo onak ukaitea ez da aski: rigoer zientifikoa behar da. Erakunde berezituekin (ONF, CPIE) bideratu partaidetzek «Herriko Biodibertsitatearen Atlasa» (ABC) egitea […]
Eskolen kantaldia

Urruñako eskolen kantaldiak herriko sei eskolak biltzen ditu. Elgarrekin taldeak eta kantu erakasle berezitu batek sustaturiko proiektua da. 300 haur oholtza gainean eta 1.000 ikusleekin, Urruñako familia gehien elkartzen dituen ekitaldia bilakatu da, alaitasun eta emozioz beterikoa. 2022-2023 ikasturtean lehen aldikotz abiatua, eskolen kantaldiak Urruñako sei eskola publiko eta pribatuak biltzen ditu. Elgarrekin taldeak abesbatzan […]
Natura eremuen lantaldea

Bere biodibertsitatea eta paisaiak aktiboki babesteko, Urruñako Herriko Etxeak lantalde berezi bat sortu du. Haren eginkizunak: lurraldeko flora eta faunaren jarraipen zientifikoa, bizitoki naturalen babesa eta berritzea, eta urruñarrak sentsibilizatzeko eta laguntzeko ekintzak. Naturari bereziki dedikatu lantalde teknikoaren sortzea agintaldiko hautu indartsua da. Langile hauek hezeguneak berreskuratzeko, landaredi inbaditzailea kontrolatzeko eta mendi-ibili bideak kudeatzeko aritzen […]
Udako hitzordu musikalak

Udako ezinbesteko hitzordua: Urruñako astearteek aitzina segitzen dute, talde anitz eta maila handikoekin. Hitzordu hau indartu da ‘Urruñako ostiralak’ abian emanez: gaur egungo eta hurbileko musika, urruñarren arteko topalekua. Urruñako astearteak, ohitura zahar bat. Elgarrekin taldeak tradizio hori atxiki nahi du, bertakoen eta opor-zaleen topagune ezaguna baita. Estilo anitzagoak eta emazte nahiz gizonen arteko oreka […]