Alain AGUINAGA

Alain AGUINAGA

Baionan sortua, 65 urtekoa, Pausutarra betidanik. Margueria egoitzan hazi nintzen, Larreko kalera bizitzera joan aitzin (ibilaldi handi bat).

Anartean, Bordelen bizi izan nintzen SNCFn lan egiteko. Hendaiako tren geltokira heldu nintzen tren gidari gisa.

Gaur egun erretiratua, ezkondua, aita eta aitatxi naiz.

70eko hamarkadaren amaieran, Besta Batzordeko eta Buruhandien taldeko kide egin nintzen. Pausura itzuli-eta, Hendaiako Gure Ikastolan engaiatu nintzen; bertako lehendakari izan nintzen.

Hiru urtez hezitzaile boluntario gisa aritu nintzen Eglantins-en (Hendaiako futbol kluba), gazteen kategorian.

Gaur egun, ASCHko pilota ataleko arduraduna naiz, eta etxebizitza eskubidearen aldeko elkarte bateko militantea.

Elgarrekinekin bat egin dut, nire konpromisoen lauki guziak betetzen dituelako: herritartasuna, elkartasuna, ekologia, gero eta indibidualizatuagoa den gizarte batean. Elkar-bizitzean sinetsi nahi dut.

Aurkezpena partekatu: