Nerea PEPONNET

Nerea PEPONNET

Donibane Lohizunen sortu nintzen, eta 36 urte ditut. Familiaren etxea Ziburun zegoen, baina ni bizi eremuaren baitan hazi eta garatu nintzen, Donibane Lohizunetik Hendaiara, bai eskolarako, bai bestelako jarduera anitzetarako ere, eta familia elkarretaratzeetan.

Urruñan bizi gara eta Herburu auzoan molde iraunkorrean kokatu ahal izan gara.

15 urte daramatzat kinesiterapeuta / osteopata gisa, eta Ziburuko talde-kabinete batean aritzen naiz.

Urruñan, Larrunkoop janari-denda solidarioko kooperatibista naiz abenturaren hastapenetik. Banaketa handiaren benetako alternatiba da, zirkuitu laburretan lan egiten duena tokiko ekoizle eta ekoizle biologikoekin eta elikadura osasungarria bermatzen duena.

Orain arte Euskal Herri mailako hainbat elkarte eta gogoetetan murgildurik, tokian tokiko zeretan aritzeak eta proiektuak jendearen egunerokoa nola eraldatzen duen ikusteak motibatu egiten nau.

Elgarrekin dinamikak dakarren jendarte-ikuspegia bat dator nirearekin: balore sozialak daramatza, elkarrekin ongi bizitzea sustatuz, eta Urruñako biztanleen intereserako beharrezkoak diren aldaketei lotzera ausartuz.

Gaur egun, Elgarrekin zerrendan banago ere, ez naiz hautagarria izateko leku batean, baina etorkizuna elkarrekin eraikitzeko herritarrei proposatuko zaizkien gaikako gogoetetan parte hartu nahi dut, batez ere, trantsizio ekologikoari, lurralde-antolamenduari eta sozialari dagozkionetan.

Aurkezpena partekatu: