Carine BOISSONNET

Karine BOISSONNET

51 urte ditut. Donibane Lohizunen sortu nintzen.

Betidanik Urruñan bizi izan naiz Mendi Xoko auzoan (Villa Xilintxako atezaindegian) nerabezarora arte, eta gero Herburu auzoan.

Hendaiako Itsas Ospitalean artatzaile-laguntzailea naiz 1997az geroztik, hamabost bat urte egin ditut lanean ahalmen urritasun aniztuneko pazienteak artatzen, eta, gero, duela hamar bat urtetik hona, eritasun neurologiko arraroen zerbitzu batean.

Larrunkoopeko bazkide naiz, zirkuitu laburreko produktu ekologikoak eta ontziratu gabeko produktuak saltzen dituen janari-denda parte-hartzailea.

Elgarrekin taldean, partekatzen ditugun balore komunak: gizatasuna, elkartasuna, errespetua eta entzutea, txertatuak dira egunerokoan urruñarrentzat abian ematen ditugun proiektuetan, lehen haurtzarotik hasi eta gure adinekoetaraino: etxebizitza, elikadura osasuntsua, elkarrekin ongi bizitzea, garapen jasangarria,…

Hautetsi gisa abiatuko dut, bigarren agintaldi hau, biziki motibatua eta bihotz onekoa den talde batekin!

Aurkezpena partekatu: