Gure programa

Elgarrekin herritar kolektiboarekin, segi dezagun trantsizio ekologiko eta sozialaren bidean.

Programa (osoa)

Klima larrialdia, gizarte-kohesioa, herritarren parte hartzea izan dira gure lehen agintaldiko hari gidariak. Testuinguruarekin loturiko zailtasunak gorabehera (COVIDa, inflazioa, Estatuaren gibel egitea, eta abar) eta gelditasun administratiboak jasanik ere, beti ere deliberatu eta anbiziotsu gaude gure udalerria beharrezko trantsizio ekologiko eta sozialaren bidetik eramaten jarraitzeko. Urruñak, horretarako, abantaila ugari ditu:

  • Euskal Elkargoko 6. hiria;
  • Lurzoruaren %88a ez dago urbanizatua;
  • Epizentroa, 25 km inguruko erradioan, 600.000 biztanleko mugaz gaindiko konurbazioan.
  • Nafarroa eta Euskadirekin mugakide da;
  • Elkartegintzaren dinamismoa, elkarrekin bizitzeko beharra islatzen duena;
  • Erlaitzetik Larrunerainoko bazterren erakargarritasun paregabea.

Azken 6 urteetan bildu dugun esperientziaz baliatuz, hobeki egin nahi dugu, eta urrunago joan, jadanik abian denari jarraipena emanez. Etorriko diren berrikuntza eta proiektuez haratago, Urruñako bizilagun guztien hobeki bizitzean parte hartu nahi dugu, filigranan, euskararen baloratzea eta azkartzea, genero berdintasuna eta bortizkeria eta diskriminazio mota guztien aurkako borroka. Hala, herriko kontseiluan euskara garatzeko onartua izan zen plana martxan da jada; emazte-gizon berdintasunari buruzko udalez kanpoko batzordeak, sentiberatze eta formazio ekintzak ugaritu ditu eta bereziki Behobia – Pausun Emazteen Etxea sortzen lagundu du. Bi engaiamendu indartsu horiek jarraipena izanen dute.

Guziendako bizitegiak

2007tik 2017ra 113 hektarea erabiliak izan dira Urruñako etxegintza eta jarduera ekonomikoetarako, horietarik 104 hektarea laborantza-gune, natura-gune eta oihan-guneetan hartuak. Aldi berean, etxebizitza bila dabiltzan biztanleen kopuruak ez dio hazteari utzi, eta etxebizitza sozialen %25eko helburua, hau da, gutako %71rentzat irisgarria litekeena, ez da betea izan. Azkenik, trantsizio ekologikoaren erronken aitzinean, etorkizuneko gure etxebizitzak eta auzoen etorkizuneko egokitzapenak eraikitzeko moldea berrikusi behar da. Gaur egun 610 etxebizitza sozial eskas dira gure udalerrian.

Horra, lehen agintaldian gauzatu duguna:

  • Tokiko hirigintza-plana (PLU) aldatu da, aurreikusitako antolamendu- eta programazio-norabideak (OAP) burutzeari denboran lehentasuna emateko, eta lehentasuna eman zaie hirigunean kokatutakoei eta haren hedaduran direnei, betiere Itsasertzaren Legea betez.
  • Lurralde-koherentziako eskema berri bat (SCoT) idazten parte hartu dugu, Euskal Herriko osoko eta Seignanx-eko gure bazkideekin 100 bilkura baino gehiago eginez. SCoT baten helburu nagusiak hauek dira: lurralde baten garapen iraunkorra planifikatzea; hiriaren barreiatzea mugatzea eta naturaguneak zaintzea; hirigintza-, garraio- eta ingurumen-politikak koordinatzea; bizilekua, ekonomia eta mugikortasunak orekatzea; tokiko hirigintza-dokumentuak gidatzea (PLU, etab.). Laburbilduz: lurraldea koherentziaz eta iraunkortasunez antolatzea. Lan horrek segida izanen du Baionatik Hendaiara doan “mendebaldeko Lapurdi” lurraldean Herriarteko Hirigintzako Tokiko Plana (PLUi) apailatzean;
  • Etxebizitza-programa berri orotan aplikatua dena: obra kudeaketa publikoa alokatzaile sozial batekin, egin nahi ditugun etxebizitzen kopurua eta izaera menderatzeko modu bakarra;
  • Herrikopolis printzipioetan oinarritua den eraikuntzaren gutuna egina izan da. Biztanleen karbono-aztarna zorrozki murrizteko diseinaturiko bizileku-eredua da, etxebizitzarako, mugikortasunerako eta eguneroko jardueretarako irtenbide jasangarriak txertatuz. Helburua da pertsona batek bertan bizi eta lan egin ahal izatea, eta, aldi berean, lurzoruaren artifizializazioa mugatzea eta jarduera produktiboen birkokapena bultzatzea. Herrikopolis klima-aldaketaren eta trantsizio energetikoaren erronkei emandako erantzun zehatza da, batez ere biztanleen arteko loturak sustatuko dituen hiri jasangarri, erresiliente eta inklusiboaren eredua proposatuz;
  • Lur eraikigarriak erosiak izan dira, onez onean, desjabetu gabe.

Horrela, hainbat higiezin proiektu gauzatzen hasiko dira 2026an eta 2027an, hala nola Iturluxea, Kafartenea, Sokorri eta hiribarne sarrerako OAP delakoa. Horren harira, gogora dezagun Udalak eskua izanen duela neurri handi batean etxebizitza sozial horiek esleitzerakoan. Lehentasuna izanen dute etxebizitza eskatzen duten urruñarrek.

Elkarrekin urrunago joan:

  • Gure udalerriaren antolamenduaz dugun ikusmoldea hau da: urruñar guztiek etxebizitza bat eskuratzeko ahala ukan dezatela, espekulazioa baztertzen duen eta etxebizitza jasangarriak eraikiz klima-aldaketara egokitzen den testuinguru batean;
  • Antolamendu horien ondorioak jasaten dituzten egoiliarrei kontsultak egiten jarraitzea eta etorkizuneko biztanleak lanketa horretan sartzea, auzokideen arteko loturak errazteko lehen urratsa;
  • Biztanleen kooperatibak sortzen laguntzea eta sustatzea espekulazioaren aurka borrokatzeko;
  • Hutsik dauden etxebizitzak identifikatu eta haien jabeei etxebizitzen merkatura itzultzen laguntzea;
  • Adinekoen egoitzen alternatibak proposatzea, etxean edo etxebizitza kolektibo eta inklusiboetan zahartzeko hautua errazteko.

Elikadura sanoa eta kalitatezkoa

Klima-aldaketak nekazaritza-produkzioan dituen eraginen eta COVID gertaeraren unean elikagai-hornikuntzaren eteteko arriskuen aitzinean, elikadura osasuntsua eta kalitatezkoa guztien eskubidea dela uste dugu, eta elikadura-burujabetza gure lehentasunetako bat dela oraindik ere. Gurea egiten dugu, Via Campesina nekazari mugimenduaren adierazpena: “Elikadura segurtasuna ezin da bermatu elikadura ekoizten dutenak osoki kontuan hartu gabe. Elikatzea oinarrizko giza eskubidea da. Geure lurraldean bertan elikadura propioa ekoizteko eskubidea dugu. Elikadura-burujabetza ezinbesteko baldintza da egiazko elikadura-segurtasuna lortzeko…” zatia -Erroma 1996-

Horra, lehen agintaldian gauzatu duguna:

  • Jantokiko tarifak modu bidezkoagoan mantendu eta doitzen dira, nahiz eta jantokiko prestazioak asko igo diren (+%36 azken hiru urteetan);
  • Etxez etxeko otorduak eramatearen prezioak molde berdinzaleagoan egokituak;
  • Elikagaietarako laguntza jasotzeko aukera bultzatzea, Gizarte Ekintzako Udal Zentroaren ekarpena %20 handituz;
  • Udal-sukalde bat eraiki da, eskola-jantokiak, etxez etxeko janari-banaketa eta aisialdi- zentroa hornitzeko;
  • Herri-lurretan baratzezaintza-etxaldea sortzea, udalak kudeaturik, jantokiak Bio, garaian garaiko eta kalitatezko produktuz hornitzeko;
  • Elikaduraren astea antolatzea. “Elikatzen naiz” gaiaren inguruan mobilizatzen ditu eskolak, natura-inguruneak taldea, elkarteak eta ekoizleak;
  • Euskal Elkargoarekin hitz arturik, Berroeta 2ko laborantza-lurren parte handi bat babestea, eta, aldi berean, etorkizunean enpresak instalatzea ahalbidetzea, trantsizio ekologikoaren aldeko erronkak errespetatuz eta espekulazioa ezinezkoa eginez.

Elkarrekin urrunago joan:

  • Hautetsi, herritar, ekoizle, elkarteetako kide, ostalari eta adituez osaturiko elikadura burujabetzaren kontseilua abiarazi. Kontseilu horren egitekoa izanen da elikadura burujabetza gehiagorantz joateko elikaduraren udal plan bat idaztea, Herriko Kontseiluari babesa eta aholkuak ematea edota proposamenak egitea izanen du helburu Kontseilu horrek idatzi gutunean zehazten diren irizpideen arabera, nekazariak instalatzen laguntzea izanen du helburu (adibidez, lehentasuna ematea ontzigintza, frutagintza, hegazti, arrautza eta abarretako elikagai defizitarioei);
  • Elikagaien diskriminazioaren eta prekarietatearen aurka borrokatzea, Elikaduraren Gizarte Segurantza ezarri nahi duen kolektiboari lagunduz;
  • Eskaera publikoa mugiaraztea, laborariek bertan ekoitzitako elikagaien alde eginez;
  • Ikastetxeekin lan pedagogikoa egitea, gure seme-alabak elikaduraren erronken garrantziaz jabetzeko.

Demokrazia eta herritarren parte-hartzea: gure iparrorratza

Herritarren parte-hartzea da gure gobernantza-metodoa. Suhartasuna eta gogoak piztea, pertsona baliotsuak identifikatzea, haien parte-hartzea eta gaitasunak mugiaraztea sorkuntza kolektiboa bultzatzeko, gure iparrorratz izaten jarraitzen dute beti. Metodo hori gardentasunean eta emandako hitzean eta hartutako konpromisoak betetzean oinarritzen da.

Horra, lehen agintaldian gauzatu duguna:

  • Aurrekontu parte-hartzailearen xedea da herritarrei proiektuak proposatu eta hautatzeko aukera ematea. Horretarako, Urruñako herritar zenbait partzuer hartuak izan dira araudia idazterakoan eta herritarren bozka bidez hautatuak izan diren bi proiektuak modu eraginkorrean gauzatzerakoan;
  • Auzoetako kontseiluen erreforma hautetsien eta herritarren arteko hartu-emanen ondorio izan da; auzoetan egin beharreko inbestimenduak elkarrekin identifikatzeko anbizioa du. Atxikiak izanen dira;
  • Herri-lurretan, udalak berak kudeatu baratzezaintzako etxaldeari atxikirik, Udal- sukalde bat eraikitzea, eskola-jantokiak hornitzeko, hautetsi eta herritar talde baten gogoetaren emaitza izan zen;
  • Udal-politikaren gardentasunaz: udalaren webgunea informaziorako irisgarritasun handiagoa izateko konfiguratua izan da; guztien eskura. Horrez gain, herriko kontseiluak zuzenean edo Internet bidez ikus daitezke.
  • Haurren udal kontseiluaren indartzea.

Elkarrekin urrunago joan:

  • Gero eta gardentasun handiagoa izateko, informazio-kanal berriak ezartzea (udal- aplikazioa, posta elektroniko bidezko buletina, etab);
  • Herritarren biltzarra abiaraztea, herritarren ordezkari nagusi gisa, interes orokorreko gai bat lantzera lehiatuko litzatekeena. Horrela, herriko kontseiluko hautetsien berme izanen litzateke, programa eta haren deklinatzea hainbat proiektutan zehaztea lagundu, sustengatu, elikatu, baina baita bizkortu ere;
  • “Kontseilu parte-hartzaileak” sortzea, gobernantzaren muina izanen direnak, eta “Batzordeak” eta “Zuzendaritza Batzordea” ordezkatuko dituztenak:
    • Trantsizio ekologikoaren kontseilua;
    • Lurralde-antolamenduari buruzko kontseilua;
    • Gizarte kohesiorako kontseilua;
    • Elikadura burujabetzarako kontseilua;
    • Kultura kontseilua;
    • Euskara kontseilua;
    • Ekonomia kontseilua.
  • Herritarrei usuago bozkatzeko parada eskaintzea, hainbat gairi buruz, tresna digitalak erabiliz;
  • Udaleko Gazte Kontseilua abian ematea.

Elkarbizitza erraztea eta zaurgarrienak sustengatzea

Gizarte-kohesioa udalerriak bere administratu guztien ongizatea bermatzeko duen gaitasuna dela ulertzen dugu, besteak beste:

  • eskubideetara, zerbitzuetara eta eskura dauden baliabideetara bidezko sarbidea izatea;
  • duintasunaren errespetua aniztasunean;
  • autonomia pertsonala eta kolektiboa;
  • parte-hartzea;


Biztanleak dira gure kezken muina. Hortaz, gizarte-kohesioa udal-politika publikoaren ikuspegi orokor eta zeharkakoan kokatzen da.

Urruñaren ezaugarri den elkarte dinamismoak elkarrekin bizitzeko behar sakona islatzen du, eta gure udalerriarentzat aberastasun ordainezina da. Boluntarioen engaiamenduaren funtsezko eginkizuna aitortu eta balioetsi nahi dugu, beren eguneroko engaiamenduarekin kirol, kultura eta gizarte-elkarteen jarduerak gidatu eta garatzen baitituzte. Borondatezko ekintza horiek gizarte-kohesioaren eta inklusioaren motor indartsua dira.

Bizitasun horri sustengatzeko, udalerriak konpromiso tekniko eta finantzarioei eutsiko die, elkarte-ekintzen eta -proiektuen programak martxan jartzea errazteko.

Horra, lehen agintaldian gauzatu duguna:

  • Gidabaimenaren bekaren finantzaketa aldatzea, gazte gehiagorengana zabaltzeko eta, aldi berean, Elkartasuna elkartearekin batera eman aurrekontua arrazionalizatzeko;
  • Eskola-garraiorako diru-laguntzak ematea;
  • Gurasoei eta familiei zuzendu ekintzak garatzea (zine-eztabaida, eskola-sartzeko kafea, mintzaldiak, Elgarrekin Mendian, etab);
  • Emazteen Etxearen sortzea erraztu (Behobia – Pausun):
  • Bazkide-sare bat garatu da lurraldean, mutualizazio izpiritu batekin (proiektu-deialdiak aste urdina, Lehen Haurtzaroko erreleboa, Monalisa eguna, Putilleneako adinekoen egoitzan jarduerak, Nafarroako Bortziriekin harremanak);
  • Bixintxoko bestetan herriko garaikurrak banatzea;
  • Indarkeria sexista eta sexualei aurre egiteko prestakuntza- eta sentiberatze-ekintzak abiaraztea;
  • 2021etik Tokiko Bizitzan Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Europako Gutuna sinatzea
  • Denentzat Gizarte Zentroarekin lan estu bat bultzatu.

Giza Baliabideen Zerbitzuari dagokionez:

  • 4 lanpostu sortu dira Gizarte Ekintzako Udal Zentroaren (CCAS) eginkizunak azkartzeko; Goxo Toki, sozializatzeko eta adinekoen jarduerak egiteko lekuan animatzaile bat, koordinatzaile bat, haur ttipien hezitzaile bat Lehen Haurtzaroko zerbitzuan, administrazio-agente bat eta agente tekniko bat otorduak etxeetara eramateko;
  • Babes ofizialeko etxebizitzen kudeaketa optimizatzeko langile sozial bat (gizarte- laguntzailea) izatea aukeratu da, Solidaritate eta Gizarteratze Sailarekin adostua;
  • Dokumentu bakarra (lan-arriskuen ebaluazioa) berriz reki, ebaluatu eta berridaztea eta prebentzio agente bat izendatu – formatu;
  • Laneko bizi-kalitatea lantzeko politikarekiko benetako borondatea erakustea.

Etxean geratzea errazteko:

  • Goxo Toki, bizi eta animatzeko leku bat sortuz adinekoentzat, aukera ematen duena hasteko egun bakoitzean askotariko jarduerez gozatzea, bakartasunari aurre eginez. Orain arte, kideek, udal zerbitzuekin harremanetan (“Natura-inguruneak”, aisialdi-zentroa, haurren udal-kontseilua) udalerriko proiektuetan eta bizitzan parte hartzen dute, eta, hala, gazteenekin eta udalerriko eragile desberdinekin loturak sortzen dituzte;
  • Eskualdeko Osasun Agentziaren( ARS) proiektu-deialdiei erantzunez.

Prekarioenentzat:

  • Aldi baterako diren 3 harrera-bizileku zaharberrituak izan dira (6 orotara gaur egun);
  • Ekintza boluntaristak burutzea (Gizarte Ekintzako Udal Zentroaren eta Bestearekin-en hitzarmena), asilo-eskubidea ukatzen zaien migratzaileei harrera egiteko;
  • Ahalmen urriko-egoeran dauden haurrak aisialdi-zentroan hartzea errazte.

Laguntza eraginkorragoa lortzeko

  • Hainbat irteera eta jardueratarako (erosketak, artamendu eta bankuetarako irispidea, Goxo Tokirako sarbidea) adineko pertsonentzako garraio zerbitzua sortu da;
  • Egoera Zibilean hurbileko zerbitzu berri bat ireki da, nortasun agiria eta pasaportea eskuratzea errazteko;
  • Leihatila bakarra ezarri da haurren harrera desberdinei buruzko (ama-laguntzaileak eta haurtzaindegiak) galderak, izen-emateak eta argibideak jasotzeko;
  • Lehen Haurtzaroko Herriarteko errelebo bat sortu zen Biriatu eta Hendaiarekin (familientzako Diru-laguntzen Kutxarekin partekaturiko finantzaketa), ama- laguntzaileei beren lanbidean laguntzeko eta haien arteko loturak sendotzeko.

Ikusmolde orokor eta planifikatua izateko:

  • Gizarte kohesiorako plana, gaitasun anitz eta Urruñako herritarrak mobilizatu dituena, onartua izan zen. Plan hori 6 gaitan deklinatzen da da: “ikasten dut, hazten naiz”, “elikatzen naiz”, “bizi naiz, mugitzen naiz”, “lan egiten dut”, “nire denbora libreaz” eta “zahartzen ari naiz”;
  • Elkarteek proposatu ekintzak erraztea (jostailu-azoka, organo-dohaintzen enbaxadorea, Nesk’a Paillette-rekin elkarlana, Urri Arrosarako).

Elkarrekin urrunago joan:

  • Udalerriko gastua emazte eta gizonen arteko desberdintasunak murriztera bideratzea eta ebaluatzea;
  • Gizarte-kohesioko plana (2025-2028) garatzen jarraitzea, planetik eratorritako proposamenak gauzatuz;
  • GEUZ-ek antolatzen duen garraioa ebaluatzea, boluntarioekin batera optimizatzeko, beharrezkoa bada eta gizarte-kohesioko tailerrarekin bat datorrela;
  • Gogoetan jarraitzea GEUZentzako lokal berriei buruz, aukera emango bailuke herritarra hobeki hartzeko, agenteen lan baldintzak hobetzeko eta egungo lokala libre uztea, Udalaren zerbitzuak hedatzeko, lokal eskasean baitira. Pentsatzea toki hau herritarrentzat egokia izan daitekeela, herritik hurbil, garraio eta zerbitzuen ondoan, bertan jarriz posible balitz, Goxo Toki eta etxebizitza inklusiboak, adinekoek sozializatzeko leku hurbil bat izan dezaten;
  • Epe laburrera, Udalaren aisialdirako zentro berezi bat sortzea, 3 eta 6 urte arteko haurrak errezibitzeko, pedagogia eta erritmo egokituago bat plantan emateko;
  • Lehen Haurtzaroko Hezkuntzako eta Gazte Hezkuntzako poloetako zerbitzuak garatzen jarraitzea;
  • Estatuko zerbitzu publikoekin lan egitea, herrian gera daitezen (France services/ La Poste etab.) eta, beharrezkoa bada, tokiko zerbitzu bat sortzeari pentsatzea, Estatu- zerbitzu horien ahulezia eta gabezia guztiak eta gutako anitzengan eragiten duten prekarietatea eta bazterketa arintzeko;
  • Bizitza sozialerako gune bat sortzea, elkarte bati atxikia; tokiko eragileak koordinatzea eta sinergiak bultzatzea helburu duena. Arlo hauek ukitzen dituzte: kirola, kultura, gizarte-ekintzak;
  • Hitz egiteko guneak sortzea, Udaleko Haur Kontseiluaren antzera, gazte eta seniorrentzat;
  • Epe ertain-luzeko gogoeta abiaraztea: udalerrian ehorztetxea eta biztanleentzat irisgarriagoa den gorputz erraustegi bat sortzea; bestalde, oroimenezko lorategi bat obratzea, biztanleek beren hurbilekoen errautsak baldintza duinetan eta guztiekiko errespetuz barreiatu ahal ditzaten.

Trantsizio ekologikoa abian

Krisi ekologikoak (klima-aldaketa, biodibertsitatearen lehertzea, baliabide naturalen agortzea, osasun-krisiak, etab.) gure bizitzetan, baita Urruñan ere, gero eta eragin negatibo gehiago dituen honetan, udalerria benetako eraldaketa-prozesu bati ekiteko eskala egokia dela uste dugu, geure buruarentzat eta heldu diren belaunaldientzat bideragarria eta desiragarria den etorkizuna bermatzeko.

Horra, lehen agintaldian gauzatu duguna:

  • Energia-soiltasuna lehenetsiz, udalerriko elektrizitate-kontsumoa %25 baino gehiago murrizten da; besteak beste, “Nire karrika pizten dut” gailuaren bidez argiak itzaliz, udal-eraikinak isolatzeko programa bat, herri-eraikinen kontsumoari buruzko neurriak hartuz, etab;
  • Udal-jabetzako 3 lekutan eguzki-panelak jartzea;
    2019tik lortutako irabazi ekonomikoa: elektrizitatea+ gasa = 126.270 €/urte, hau da, 118.470 € eta 7.800 €, hurrenez hurren;
  • Bi komun publiko jarri dira herrian, mugikortasun urriko pertsonentzako sarbidearekin, bata eta pixatokiekin elizatik hurbil bestea;
  • Ingurune naturalak mendian, faunan eta floran leheneratzeko eta mantentzeko agente-talde bat abian jartzea, eta, horrez gain, Oihanen Bulego Nazionalarekin lan egitea (klima-aldaketari egokitu esentziak hautatuz eta ezarriz). Talde horrek sentiberatze-ekintza pedagogiko ugari egin ditu publiko gaztearen eta/edo helduarentzat;
  • Bide-bazterretako belar-mozteak murriztu biodibertsitatea laguntzeko;
  • BilTaGarbirekin lankidetzan, konpostagailu kolektiboak ezartzera lagundu (Kamieta auzoan);
  • Urruñarren partaidetzarekin burutu ‘Biodibertsitatearen atlasa’ (Frantziako Biodibertsitate Bulegoaren sustenguarekin);
  • Bide berdea bururatzea.

Elkarrekin urrunago joan:

  • Udal-eraikinen eta herriko automobil parkearen energia-soiltasunaren arloan dagoeneko hasiak diren ekintzekin jarraituz eta horiek azkartuz;
  • Erlaitza udalerrirako distira-eragile bihurtzea, laborantza-jarduerak begiratuz eta itsasertzeko kontserbatorioarekin eta Euskal Kostaldeko Ingurumenerako Ekimen Zentro Iraunkorrarekin duen lotura sendotuz;
  • Untxin, Intsola eta Bidasoa ibaietako ur-biodibertsitatea eta horrekin loturiko flora hobetzeko eta mantentzeko politikak aplikatzea,ahal den neurrian;
  • Larrun – Xoldokogaina mendigunea babestea, Natura 2000, Gure mendia eta Euskal Mendialdeko Eskualdeko Parke Naturalaren politika publikoen baitan, bazterrak, biodibertsitatea, erreken kalitatea hobeki zaintzeko, laborantza-jarduera tradizionalak sustatuz eta aisialdiko erabilerak adosturik ezarriz, hala nola mendi-ibilaldiak, mendi lasterketak eta VTT delakoak (lur orotarako bizikletak);
  • Energia-ekoizpeneko kooperatiben sorrera erraztu eta sustatzea (eguzkiarena, adibidez, etxebizitza-talde baten eskalan).

Kultura politika indartua

Gizarte kohesioa eta inklusioa bultzatzen dituen udal kultura politika defendatzen dugu, publiko guztiei ikasteko, partekatzeko, loratzeko eta engaiatzeko aukera emanen diena. Politika horren bidez, maila guztietako proposamen artistikoak bultzatu nahi ditugu, baina baita herritartasuna indartu ere, “herri-unibertsitateen” bidez (mintzaldiak, bisitak, hartu-emanak,…). Lurraldeko jakintzen, tradizioen ikusgarritasuna azkartu nahi dugu, ekimenak akuilatu, baina, bestalde, Urruñako elkarteak zenbait kultura proiektu gauzatzeko elkartu nahi genituzke.

Horra, lehen agintaldian gauzatu duguna:

  • Kultura-plana egitea
  • Hirian argazki erakusketak antolatzea (T Festibala);
  • Emeki emazteen festibala antolatzea;
  • Muga Gabe zirku garaikidearen festibala antolatzea;
  • Itsas Mendi zinemaren barneetan “Emazteen matxinadak ” gaiari buruzko idazketa-tailerrak antolatu dira, eta liburu bat argitaratu, ondoren;
  • Mendiko leku historikoetara sartzeko bideak zabaldu;
  • 7 mintzaldi feminista antolatuak, adibidez, goi mailako kirolean dabiltzan emazteei buruzkoa;
  • Klimaren astearen karietara, mintzaldi bat antolatua, honako gaiekin: ura, oihana, biodibertsitatea klima-aldaketaren aurrean;
  • Segurarekin (Hego Euskal Herria) birazkatzea ofizial egin zen, eta Sulzbach-ekin (Alemania) senidetzea azkartu;
  • Urruñako astearteak azkartu eta udako ostiraletan Pintxo Poteak martxan ezarri;
  • Kirolari dagokionean, Ibardingo krono eskalada eta animatloia bezalako ekitaldiak sortzea.

Elkarrekin urrunago joan:

  • Bixikenean, urruñar guztien eskura jarri ahal izanen den udal besta-areto bat sortu nahi dugu; kultura bokazioa duen hirugarren leku bat, sorkuntza tresna garrantzitsua eta inklusio asmoari ihardetsiko diena, baina baita belaunaldien artekoa ere, irisgarria, ez diskriminatzailea eta mugaz gaindikoa;
  • Itsas Mendi zinemaren proiektua daraman elkartearekin partaidetzan, epe ertain-luzera areto anitzeko eta funtzio anitzeko zinema egiteko ekipamendua sortzeko aukera aztertzea, gaur egungo eskaintza zabaltzeko eta, behar balitz, behar berriei erantzuteko. Eutsi egin behar diogu eta sustengatu egungo elkarte-proiektua gure udalerriarentzat egiazko aberastasuna baita;
  • Epe ertain-luzera, mediateka bat sortzearena kontuan hartzea, baina dagoeneko, Larrun mediateken sareari atxikitzea, urruñarrek lurraldeko eskaintza hori eskura izan dezaten.

Tokiko ekonomia dinamiko bat sostengatzea

Lurralde-erakundeek zuzeneko eskumen ekonomikorik ez duten arren, uste osoa dugu horrek ez diela eragozten protagonismo handia izatea, herritarrengandik hurbilen dagoen erakundea eta tokiko bizitza sozial, ekonomiko eta politikoaren bihotza baitira. Eskaera publikoa tresna garrantzitsua da tokiko ekonomiari eusten laguntzeko. Bizitzaren, pertsonen eta haien ongizatearen zerbitzura dagoen ekonomia batean sinesten dugu –ekonomia sozial eta solidarioa, kohesio eta eraldaketa sozialerako tresna–.

Krisi klimatikoak eta mundu mailako egoerak sorrarazten dituen erronken aurrean, tokiko eragile ekonomikoen arteko sinergiak bultzatzeko, udal politika ezinbestekoa dela uste dugu. Politika horrek lurraldearen eta bertako biztanleen beharrei erantzun nahi die, eta, horrela, trantsizio ekologikoan eta sozialean modu kolektiboan eta antolatuan aurrera egiteko aukera ematen digu.

Horra, lehen agintaldian gauzatu duguna:

  • Merkataritzako teknikari espezialista bat kontratatzea;
  • Enplegu Foroa, Merkataritza eta Industria Ganberarekin mintzaldia, Merkataritza eta Ofizialegoaren Astea antolatuak izan dira;
  • Enpresak informatizatzeko tailerra antolatu da;
  • Opari-txartelen kanpaina bat antolatzea;
  • Saltoki buletina eta web orria sortu dira, udalerriaren Facebook-eko komunikazioekin;
  • Merkataritza Bulegoa – astelehenero harrera bat zabalduz;
  • Ordainpeko prestazioetarako EUSKOz egin ordainketen bideratzea, horrela, tokiko ekonomia, trantsizio ekologikoa eta euskara bultzatuz.

Elkarrekin urrunago joan:

  • Herrian funtzio anitzeko merkatu estali kooperatibo bat sortuz;
  • Ekonomia Sozial eta Solidarioaren hirugarren leku bat sortzea;
  • Jarduera-poloen balioztatzea eta bereiztea;
  • Lurraldearen garapen ekonomikoaren inguruko dinamika kolektiboa sortzea trantsizio ekologiko eta sozialean;
  • Ekonomiaren Parte-hartze Kontseilua sortzea;
  • Euskal Elkargoarekin lankidetzan, Berroeta 2an tokiko enpresa ez-deslokalizagarrien instalazioa erraztea.

Hautetsi aktiboak lurraldean

Hautetsi aktiboak Euskal Herriko Hirigune Elkargoan eta lurraldean

Gure auzapezak eta hautetsiek defendatuko dituztenak:

  • Urruñarren beharrak Txik Txak autobus sarea kudeatzen duen Mugikortasunen Sindikatuan:
    • Garraio publikoaren indartzea, eskariaren araberako garraioa garatzea eta denen beharretara egokitu eskaintza hobetzea.
    • Mugikortasun inklusiboaren bermea, mugikortasun urriko pertsonentzat eta adinekoentzat.
  • Abiadura handiko linea bat eraikitzearen aurka (AHT).
  • Edateko uraren eta saneamenduaren egiazko zerbitzu publikora itzultzea, Euskal Elkargoak gardenki kudeaturik.
  • Lurraldea errespetatzen duten turismoa eta garapen ekonomikoa.
  • Lurraldearen antolamenduaren ikusmoldea, gure herriko egitasmoekin egiten dugun bezala, klimaren erronkei egokitua.
  • Anbizio handiko lurralde-elikadura proiektua, elikadura-ezegonkortasuna bere baitan txertatzen duena, bakoitzaren osasuna hobetzeko, elikadura sano eta iraunkor baterako sarbidea ahalbidetuz.
  • Euskal Herriko erraustegian ehorzte-zeremonia zibilak antolatzeko egokiagoa den gela baterako helburua, edo erraustegi berri bat sortzea, gero eta jende gehiagok hautatzen baitu ehorzketaren praktika osagarri gisa.

Lurraldean, beste lankidetza batzuk ere egin daitezke:

  • Pausu mugaz gaindiko bizi-arroaren muinean dagoenez, Bidasoa-Txingudi Partzuergoan integratzea eskatuko dugu, Irun, Hondarribia eta Hendaiarekin bat eginez. Partzuergoa elkarte bat da, kide diren herriei beren elkarlan kultural, sozial, turistiko eta ekonomikoak garatzeko aukera ematen diena.
  • Urruñarrei lehentasunezko prezioak ahalbidetuko dizkiegu, bereziki Hendaia eta Donibane Lohizune herrietako igerilekuetakoak.