“Oleta – Herburu auzoko elkarte kontseluak hautagaien arteko eztabaida antolatu du gaur. Ekimen hau ongi etorria da, tokiko demokrazia biziberritzeko balio duelako.
Hala ere, Martine Mignot-Carmé andreak ez du onartu eztabaida hau filmatzea eta zabaltzea. Sentitzen dut, zeren grabazio eta retransmisioekin aukera gehiago eskainiko litzateke Urruñako herritarrei elkarrizketak segitzeko, batez ere mugitzeko zailtasunak dituztenentzat, libre ez direnentzat edo gelaren leku kopurua gainditzen bada.
Azken sei urteetan, Elgarrekin gehiengoarekin batera, tokiko bizitza publikoaren gardentasuna indartzea erabaki dugu, hala nola herriko kontseiluaren bilkurak zuzenean transmitituz. Ezinbestekoa da niretzat Urruñarrei informazioa zabaltzea.
Hori kontuan hartuta, galdera sinple bat egin nahi nuke:
Zer gordetu nahi ote du Urruña eta Urruñarrak ordezkatu nahi dituen hautagai batek filmatzeari ezetz erranez?
Martine Mignot-Carmé andreak Urruñako auzapez gisa, herri kontseiluko zuzeneko bilkurak transmititzea segituko ote luke?
Urruñarrek gardentasunari eta informazioaren banatzeari buruz hartuak diren engaiamenduak zein diren jakiteko eskubidea dute.
Demokrazia ez da itxia izan behar.”
Philippe ARAMENDI