Bixikenea proiektua

2023az geroztik, Postaren kolonia zaharra partekatze eta harreman leku bihurtzen ari da, publikoari eta elkarteei irekia, sormen eta jolas ekosistema bat sortzeko nahiarekin.

2023ko azaroan, Urruñako herriak Bixikenea eremua eskuratu zuen, urruñarrentzat eskuragarri jartzeko asmoz. Plan hau, kultur proiektuarekin loturik, 5 puntutan definitzen da: kultur sorkuntza eta hedapena, herriko eta elkarteetako bizitzaren animazioa, gizarte berrikuntza eta esperimentazio kolektiboa, belaunaldien arteko eta kulturen arteko topaketa, euskararen eta euskal kulturaren sustapena eta zabalkundea.

Eraikinak poliki-poliki berrituak dira, eta elkarteei bizi-oinarri gisa proposatuak dira. Kanpoko eremuak deneri irekiak dira, eta kultur eta kirol adierazpenerako toki bilakatzen dira. Behealdean, berriz, aurrekontu parte-hartzailea irabazi duen “Korrika ari den oihana” elkarteak oihan jasangarri pedagogikoa sortzeko xedea du.