Emeki festibala

Musika eszena gehienbat gizonezko taldeek hartzen duten lurraldean, Elgarrekinek emakumezko artistak agerian eman nahi izan ditu. Emeki festibalaren hiru edizioek arrakasta handia izan dute, eta besta bat anitza eta femeninoa izan daitekeela frogatu du.

MZNk (Musikaren Zentro Nazionala) egindako ikerketaren arabera, jaialdietan programatutako taldeen %88 gizonezkoak dira nagusiki, eta %5, alidiz, emakumezkoak. Gainerako %7ak paritatea du taldearen osaeran.

Emeki jaialdia kontra-korrontean kokatzen da, eta hiru urtez jarraian lortu du %100 emakumezkoak diren taldeak programatzea, asteburu oso batez. Egitaraua anitza da: folka, countrya, euskal tradizioa, okzitaniera, dantzak, txaranga, batukada… Emakumeen musika berez eta soilik estetika bat ez dela frogatzeaz gain, emakumeei bakarrik deituta programazio eklektikoa sor daitekeela erakutsi da.

Herritarren oihartzunak izigarri baikorrak izateaz gain, herri-barneko ostatuen terrazak aldi oro beteak ziren!