Lillen sortu nintzen duela 70 urte. Bi urte nituenetik, gurasoek Euskal Herrira eramaten ninduten oporretan, eta han igaro nituen eskolako oporraldi gehienak, udakoak zein negukoak, adinetara heldu arte.
Harrera- leku ikasketak egin-eta, Hendaiako kanpin batean harreragile gisa udako denboraldi bat egin ondoren, 20 urterekin Bilboko familia batera joan nintzen, urte baterako, nire gaztelera maila hobetzeko.
Gero Hendaian eta Ziburun bizi izan nintzen; han ezkondu nintzen eta gero Urruñara joan nintzen bizitzera, 1989an, senarrarekin eta 2 seme-alabekin, orain 38 eta 40 urte dituztenak. Ttipitan Zokoako eskolara joaten ziren, eta gaur egun bilobak ditut hara eramaten.
1991n, Untxin, Turismo Sozialeko Opor Asoziatiboko Herriaren irekieran parte hartu nuen. 27 urtez aritu nintzen bertan harreragile gisa, lehenik, eta ostatatze arduradun gisa gero, Ipar Euskal Herrian taldeen egonaldiak antolatzeko karguarekin.
Usu egiten ditut itsas-ibilaldiak Zokoako bela klubean, eta elkartearen zeretan ere parte hartzen dut.
6 urte daramatzat Elgarrekin elkartean. Bertan, nireekin bat datozen baloreak aurkitu nituen, besteak beste, nire udalerrian engaiatzeko eta, egungo udal talde hautatuarekin batera, gure udalerria abegitsua eta dinamikoa izan dadin beharrezkoak diren ekintzak gauzatzeko: ekologiaz, gazteez, xaharrez, guziendako etxebizitzaz, kulturaz, ondarea zaintzeaz eta nekazaritzaz sentikorra den hiria izan dadin. Hots, belaunaldi guzien ongi bizitzea ahalbidetzen duen hiri bat antolatzea.
Elgarrekin giza abentura bat da, eta gaitasun oso desberdinak dituzten pertsonak biltzen ditu, baina guziek norabide berean dihardute.
Philippe ARAMENDIREN zerrendan berriz hautatua banaiz, batez ere eskola aferetan murgildu nahi nuke, Urruñako eskoletako haurrak baitira gure udalerriaren etorkizunaren eragile nagusietarik.