Udako ezinbesteko hitzordua: Urruñako astearteek aitzina segitzen dute, talde anitz eta maila handikoekin. Hitzordu hau indartu da ‘Urruñako ostiralak’ abian emanez: gaur egungo eta hurbileko musika, urruñarren arteko topalekua.
Urruñako astearteak, ohitura zahar bat. Elgarrekin taldeak tradizio hori atxiki nahi du, bertakoen eta opor-zaleen topagune ezaguna baita. Estilo anitzagoak eta emazte nahiz gizonen arteko oreka handiagoa, tokiko taldeen aniztasuna balioan ezartzeko; hori da proposamen honen ardatza.
Urruñako ostiralak, taldearen proposamen berria, gaur egungo musika eta tokiko artistak ezagutaraztera bideratua da, urruñarrak erakartzeko xedez. Lehen denboraldi honek bere fruituak eman ditu: urruñarrek ongi ezagutzen dituzten taldeekin gozatu dute, familia eta lagun artean, hiri barneko komertzioetako terrazetan bildurik.