Saskia BOUVIER

Saskia BOUVIER

2019az geroztik Urruñako hiribarnean bizitzeko xantza dut, Donibane Lohizunen lana aurkitu ondoren. Lehenago, 12 urte iragan nituen Centre eskualdean (Loiret eta Loir-et-Cher), eta 25 urte Paris inguruan.

Hirian hazi banaiz ere, landa- eta natura-inguruneekiko atxikimendua izan dut beti, eta erosoago sentitu izan naiz oihanean ibiliz, hirian ibiliz baino. Hau nire aitagandik jaso dut, jatorriz Haute-Marnekoa, ni eta arreba oihanean zehar luzaz ibiltzera eramaten baikintuen.

Badu hamabost bat urte farmazia eta kosmetika industrian lanean ari naizela, Errusiera eta gero Zinema hautuzkoak zituen literatura baxo baten ondoren, eta ostalaritzan lanean urteak eman ondotik, ez nuen sekula pentsatuko industria ingurune batean loratuko nintzenik!

Urruñara iritsi nintzenean, bi elkartetan sartu nintzen berehala: Joko Zoko-n, mahai-jokoaren inguruan guzientzako uneak proposatzen dituena, eta Larrunkoop-en, laborantza ekologikoa eta tokikoa sustatzen duen Iparraldeko lehen janari-denda parte-hartzaileetarik bat. Hasieran kide gisa eta gero, laster, kide aktibo gisa, boluntarioz soilik osatuak diren elkarte horietan nire harria eraikinean ezartzeko xedearekin.

2025.eko urte hastapenean sartu nintzen Elgarrekin elkartean, egitaraua prestatzen ari ziren lantaldeetan. Berehala atxiki nintzen taldeak daramatzan baloreetara, batez ere balore sozialetara.

Elgarrekinen programan elikadura burujabetzarako ordezkaritza bat txertatua da, eta gogotik izan naiteke ordezkari. Gaur egungo udal taldeak proiektu ederrak abiarazi ditu, hala nola etxalde -baratzea eta udal sukaldea; horiek garatu nahiko nituzke. Gure taldeak are urrunago joan nahi du, gure lurraldean laborariak jartzea bultzatuz eta Elikaduraren Udal Plana apailatuz. Elikadura sano eta iraunkorra eskuragarri izatea osasuntsu egoteko aukera ematen digun oinarrizko eskubidea da.

Aurkezpena partekatu: