59 urte ditut, eta Urruñan bizi naiz 25 urte honetan, Herburu auzoan, haurtzaroan Hendaiatik, Itsasutik eta hainbat herritatik iragan ondoren.
Nire ibilbide profesional osoa suhiltzaile gisa egin dut. Hainbat kargutatik pasatu naiz: Hendaiako kasernako buru, prebentziorako ofizier aditua, Angeluko sokorri zentro nagusiko komandante buru izanez bururatzeko. Urtebete daramat erretiraturik.
Gaur egun udalean axuanta naiz, obren, trantsizio ekologikoaren eta herri-ondasunen arduraduna. Aitzineko agintaldian oposizioan ari izan nintzen.
Agintaldi berri honetarako, zerrendako hautetsi berrientzako sostengu izatea espero dut.
Hogeita hamar urte baino gehiago daramatzat nazioarteko elkartasunean eta laguntza humanitarioan biziki engaiatua, eta Peruko Limako auzo behartsuenetan programak garatzen dituen Urruñako “Emanik” elkarteko lehendakaria naiz. Beti egon naiz elkarte giroan sarturik, bai kirol mailan (judoa), eta baita kultura mailan ere (irakasle eta AEK Iparraldeko lehendakari izan naiz 10 urtez).