Mikel CLERC

Mikel CLERC

27 urte ditut eta Urruñako herri zentroan den Hariztegia sortetxean pasatu dut haurtzaroa. Ikasketak Seaskan egin ditut hastetik buru, Urruñako ikastolatik Baionako Etxepare lizeora, nun ES baxoa lortu nuen. Ondotik, unibertsitate-ikasketak informatika arloan segitu nituen, bata bestearen ondotik DUTa, lizentzia, eta logistika industrialeko eta zerbitzuetako ingeniaritzako informatika masterra lortuz.

Gaur egun, datuen arloan espezializatutako informatika-teknikari gisa ari naiz lanean, Hendaiako Sokoa enpresan.

Musika dut pasio, familia-historiari lotua, eta mota anitzetako estiloetara irekia naiz : Itoiz eta Pink Floyden rock tradizionaletik Rosalíaren popera, Flume edo Mandragoraren musika elektronikotik pasatuz.

Pasio hori modu aktiboan bizi dut soinu-kudeatzaile gisa, kontzertuak soinuztatuz edota albumak grabatuz eta nahasketak eginez. 

Engaiamendu horrek Urruñako musika ekitaldietan zuzenean parte hartzeko aukera eskaintzen dit, baita herriko talde eta elkarteen lana laguntzekoa ere, hala nola Bost Axola edo Tximi-Txama haur abesbatza. 

Mendizaletasuna, trail-a eta korrika egitea dira naturaguneekiko dudan atxikimenduaren oinarria dira. Kirol-emaitzak alde batera utzita, lurraldea zeharkatzea eta gure bazterrak gorputzaren bide deskubritzea da gogoko dudana. Gure bidexkak zeharkatzeko eta natura betean aritzeko ohitura horrek nere balore ekologikoak elikatzen ditu zuzenean, baita hurbileko ingurumena osotasunean babesteko nahia ere. 

Elgarrekin dinamika kolektiboarekin sartu izana engaiamendu horien ondorio naturala da. Urruña dinamizatzea helburu duen desmartxa ekologiko eta soziala da, talde gazte eta kementsu batek bultzatua, guztion ideiera irekia egoten dena.

Euskararen defentsa ere nere inplikazioaren behar-beharrezko oinarria da. Nere ustez, eguneroko erabilera azkartzea, administrazioetan ofizialtasuna lortzeko nahiarekin batera, gure hizkuntzaren geroa segurtatzeko bide bakarra da.

Aurkezpena partekatu: