Gaur, Elgarrekin koalizioko hautetsiek A63 errepideko blokeora batu dira, laborarien protesten sustenguan.
Marie Christine Daguerre Elizondo, lurralde-antolamendu, elikadura eta laborantza arduradun auzapezordea; Annie Poveda, Urruñako herri departamenduko kontseilaria; Danielle Bideondo Baron, gizarte kohesio arduraduna; eta Marina Ollivon, herri kontseilaria, Urruñako herriko etxeak manifestarien eskariak sustengatzen dituela berriro adierazi dute.
2025eko abenduaren 1eko herriko kontseiluan, ELB sindikatua abiapuntutzat hartuta, Urruñako herriko etxeak Mercosurren askatasun-hitzarmenaren aurka egin zuen.
Behi-abereen nodulu-dermatosiari dagokionez, Elgarrekin eta laborarien sindikatu gehienentzat, abere-taldeen sistematikoki hiltzea borrokatu behar den zentzugabekeri bat da.