Berrueta eremuaren gibeleko herri-larre batean, Urruñak zerbitzu publikoaren ideia berri bat hazarazten du: herriko baratze-etxaldea.
Herriaren jabetza izanik eta herriko langileek zuzenean kudeaturik, etxalde honek barazkiak eta fruituak ekoizten ditu orain sukalde nagusiarentzat. Helburua: egunean 600 bat otordutarako beharrezko barazkiak eskaintzea, eskoletako jangeletan, aisialdi zentroan eta GEUZaren otordu banaketan erabiltzeko.
Ekoizpena herri-lurretan ezartzeko hautu honek, lurren geroa epe luzera segurtatzea eta gure elikadura burujabetza indartzea uzten du.
Plateretatik haratago, proiektu soziala, pedagogikoa eta ekologikoa ere bada: lan baldintza hobeak, guzientzat eskuragarri den kalitatezko elikadura, laborantza eremuen eta biodibertsitatearen zainketa, eta elikaduraren inguruko hezkuntza-euskarri berriak.
Herriko etxaldea: 1.700 m2 berotegi eta 1,2 hektareako fruitu-baratzea, urtean 12 tona fruitu eta barazki ekoizteko.
