59 urte ditut. Aureilhan-en sortu nintzen, Pirinio Garaietan, eta han hazi. 1997an erizain diplomatu bilakatu nintzen, eta Euskal Herrian kokatu, adopziozko nire lur bilakatu den honetan. Urruñan bizi naiz 2023tik, eta han ezkondu nintzen 2024an. Gaur egun, Donibane Lohizuneko helduen psikiatriako eguneko ospitalean egiten dut lan. Bi haurren ama ere banaiz.
Udal-bizitzan bete-betean engaiatzeko gogoz, eta auzapezak eta bere taldeak bultzatutako ekintzekiko sentikor izanez, Elgarrekin elkartean sartu nintzen iaz. Bere gutunean jasotako balioak: elkartasuna, ekitatea, partekatzea, gardentasuna, justizia, baita bere parte-hartze ibilera ere, bat datoz nire uste sendoekin.
Bestalde, bost urtez egon naiz Bestearekin elkartean engaiaturik, Euskal Herrian erbesteratu familiak laguntzen dituena. Bertan, haien integrazioa eta kulturen arteko elkarrizketa errazten duten kultura proiektuak garatu ditut.
Elikadura burujabetzari buruzko lantalde batean parte hartzen ari naiz gaur egun. Tokiko laborantza iraunkorra eta guzientzat irisgarria sustatzera ahalegintzen naiz, zirkuitu laburrak eta hurbileko ekoizleak bultzatuz. Nire lehentasuna da elikadura sanoa osasun publikoaren eta justizia sozialaren benetako erronka bihurtzea. Erizaina naizenez, argi daukat prebentzioa elikaduraren bidez ere egin behar dela. Horrela, publiko zaurgarrienen aldeko ekintzak azkartu nahi ditut, eta, aldi berean, gure Euskal Herriko laborantza- eta kultura-aberastasunen balioa agerian eman.