Benoît DUHALDE

Benoît DUHALDE

36 urte ditut. Baionan sortu nintzen eta Urruñan hazi, Mendi Xoko auzoaren mugakidea den Herburu auzoan,“Gaztelu” familia-baserri zaharraren ondoan.

Mantentze-lan Industrialeko ikasketak egin nituen, baina laster ibilgailu astunak gidatzera jo nuen, obra-lanen eremuan. Sail horretan 10 urte baino gehiago eman ondoren, norabidea aldatu nuen, taxilari izateko gaitasun agiria pasatuz. Hiru urte baino gehiago daramatzat taxilari gisa.

14 urte nituela, Oletako Besta Batzordean sartu nintzen. Auzo horri atxikita natzaio, ama han hazi baitzen. 20 urte baino gehiago eman ditut batzordean.

Hazia elkarteko kide ere banaiz; elkarte horrekin antolatzen dugu Urruñako Ihauteria. Elkarte horietan parte hartzeak aukera eman dit topaketa eder asko egiteko, une onak partekatzeko, ikasteko eta, batez ere, biziki atxikia naizen gure kultur ondareari balioa emateko. Kultura arloan betiere, duela 6 urte Hendaiako Gaztelu Zahar abesbatzan sartu nintzen, kantatzeko dudan pasioagatik.

Elgarrekinekin dudan konpromisoak bat egiten du esku-hartu dudan elkarte ezberdinetan denbora pasatzera bultzatu nauten arrazoiekin: Urruñaren alde are gehiago inplikatzeko gogoa, bere nortasuna, baloreak eta kultur ondarea begiratzeko.

Hauteskundeen ondoren, zerrendako azkena izanik, ez nuke protagonismo berezirik izan behar, Elgarrekin babestea ez bada, inplikatzeko eta Urruñako gure udalerri bikaina aitzina eramateko.

Aurkezpena partekatu: