Bil Ta Garbirekin elkarlanean, auzo-konpostagailu kolektiboak jarri ditu Herriko Etxeak (lehen gunea Kamietan). Biohondakinak sailkatzeko, zakarrontzi beltza murrizteko eta konposta sortzeko aterabide erraza, auzokideen artean.
2024 hasieratik irtenbide zehatza eta hurbilekoa hautatu du Herriko Etxeak: auzo-konpostagailu kolektiboak zabaltzea, Bil Ta Garbi sindikatuarekin batera.
Desmartxa hau bakoitzaren zeregina zehazten duen hitzarmen batean oinarritzen da: Bil Ta Garbik ekipamenduak eskura jartzen ditu, borondatezko etxeei bio-baldea ematen die eta laguntza teknikoa bermatzen du. Herriko Etxeak, berak, konpostagailuak jartzen ditu, komunikazioa antolatzen du eta egituratzailea (egur birrina) ematen du, baita beharrezko material txikia ere.
Helburua: biohondakinak sailkatzea erraza izatea, baita lorategirik gabe ere, eta zabor beltzaren pisua murriztea (elikagai-hondarrek gure hondakinen zati handi bat osatzen dute oraindik). Garraioak eta emisioak mugatzeaz gain, konpostajeak lotura sortzen du: ikasi egiten da, antolatzen gira, eta denon artean gure sukaldeko hondakinak konpost baliagarri bihurtzen ditugu.
Lehenengo instalazioa: Kamietako auzo-konpostagailua. Dinamikak zabaltzeko bokazioa du, auzoz-auzo, biztanle eta bizilagunen inplikazioarekin.