Urruñan, Kexiloa auzotegian sortu naiz. 12 pertsonatako familia bateko 11.a nintzen, aitatxi eta amatxi lurrik gabeko laborari/etxezainak ziren, aita laborantza/barazaintzan, ama jostuna/etxeko mozkinen saltzailea Donibane Lohitzuneko merkatuan. Horrez gain, etxeko 2 izebak erientsak ziren eta gu 6 anai-arreba.
Sortetxean bizi naiz berriz duela 13 urte.
Gaztetan, lan ezberdinak egin bitartean, saltzailea, etxeko laguntzailea… euskara, nire familiaren hizkuntza, berriz ikasi nuen Ziburu/Donibaneko AEKn eta Hendaiako Ikastolan 2 ikasturtez lan egin nuen. Ondotik, AEKn sartu nintzen Donibaneko langile/erakasle izaiteko, EGA diploma pasatu eta han 31 urtez egon nintzen (bitartean euskara eta euskal zibilizazioaren Lizentzia pasa), duela 4 urte arte. Geroztik, nire auto-enpresa sortu dut eta beti euskara erakaslea naiz.
Elgarrekin taldean sartu nintzen duela 6 urteko herriko hauteskundeak aintzin, garrantzitsua iduritzen zaidalako taldeak defenditzen dituen eta partekatzen ditudan baloreak sustengatzea.
Bestalde, ttikitan Ziburun eskolatua, hainbat elkartetan parte hartu izan dut betidanik : Bixintxo, Festa komitea, Ihauteri, Sagaio eta oraindik Baltsan elkarteetan.
Duela gutti, Altxa Zokoa elkartean sartu naiz.
Hautetsi talde berriari, euskara edota kultura arloan, nire laguntza ekartzeko asmoa dut elgarrekin urrunago joateko.