Aña Mari BISCAY

Aña-Mari BISCAY

Urruñan, Kexiloa auzotegian sortu naiz. 12 pertsonatako familia bateko 11.a nintzen, aitatxi eta amatxi lurrik gabeko laborari/etxezainak ziren, aita laborantza/barazaintzan, ama jostuna/etxeko mozkinen saltzailea Donibane Lohitzuneko merkatuan. Horrez gain, etxeko 2 izebak erientsak ziren eta gu 6 anai-arreba.

Sortetxean bizi naiz berriz duela 13 urte.

Gaztetan, lan ezberdinak egin bitartean, saltzailea, etxeko laguntzailea… euskara, nire familiaren hizkuntza, berriz ikasi nuen Ziburu/Donibaneko AEKn eta Hendaiako Ikastolan 2 ikasturtez lan egin nuen. Ondotik, AEKn sartu nintzen Donibaneko langile/erakasle izaiteko, EGA diploma pasatu eta han 31 urtez egon nintzen (bitartean euskara eta euskal zibilizazioaren Lizentzia pasa), duela 4 urte arte. Geroztik, nire auto-enpresa sortu dut eta beti euskara erakaslea naiz.

Elgarrekin taldean sartu nintzen duela 6 urteko herriko hauteskundeak aintzin, garrantzitsua iduritzen zaidalako taldeak defenditzen dituen eta partekatzen ditudan baloreak sustengatzea.

Bestalde, ttikitan Ziburun eskolatua, hainbat elkartetan parte hartu izan dut betidanik : Bixintxo, Festa komitea, Ihauteri, Sagaio eta oraindik Baltsan elkarteetan.

Duela gutti, Altxa Zokoa elkartean sartu naiz.

Hautetsi talde berriari, euskara edota kultura arloan, nire laguntza ekartzeko asmoa dut elgarrekin urrunago joateko.

Aurkezpena partekatu: