Pruden SUDUPE

Pruden SUDUPE

1948an sortu nintzen, Legazpin (Gipuzkoa). Ikasketak Legazpin, Oñatin eta, ondoren, Gasteizen (Humanitateak – Letrak)  egin nituen.

1969an, Francoren diktadurapean, ihes egin behar izan nuen eta Donibane Lohizunen  errefuxiatu.

20 urtez aritu nintzen eskulanetan (tindu lanetan bereziki); ezkonkidearekin 2 seme-alaba altxatzen eta arratsetan helduei euskarazko kurtsoak musu-truk ematen. Ildo beretik, Iparraldeko Gau-eskolen sorreran eta garapenean parte hatu nuen 1970eko hamarkadan, eta  AEKrenean 1980etik landa.

1990ko hamarkadan Seaskako pedagogia-taldean aritu nintzen lanean, euskara teknikari gisa.

1993an berriz lotu nintzaien ikasketei Baionako Unibertsitatean, Euskal Ikasketak adarrean. Lizentziaren ondotik, CAFEPa – pribatuko CAPESa-  eskuratu lortu nuen 1995ean; ondoko 11 urteetan euskara-irakasle izan nintzen Seaskaren Kanboko Kolegioan, erretreta hartu arte.

2007an Urruñara etorri ginen bizitzera, Urruña aldeko Untxin ibarrera.

2014an Herritarrak-en hauteskunde-zerrendan parte hartu nuen eta 2020an Elgarrekin taldearekin. Agintaldian hizkuntza politikaren ardura izan dut, ohore handirekin! 2026ko zerrendan banaiz ere, “itzaleko” lekuetan naiz, adinari “errespetua” zor zaiolako eta gazteei lekua utzi behar zaielako.

Aurkezpena partekatu: