Fernand PERRET

Fernand PERRET

66 urte ditut. Baionan sortu nintzen, eta han bizi izan nintzen 18 urte bete arte. Ikasketek Bordele, Angers, Clermont-Ferrand eta Santiago de Compostelara eraman ninduten gero. Nire emaztea urruñarra izanki, haren familiak Arotzenian hartu ninduen duela kasik 40 urte.

Herrira itzuli orduko, Euskal Herrian ustiatu gabe zeuden baliabide organikoak balioztatzeko proiektu baten inguruan lan egin nuen, Ekhindar elkartean (energia berriztagarrietan enplegua sustatu eta sortzeko), eta, horren ondorioz, 1985ean, Itsasun, konpostean eta energiarako zuraren produkzioan espezializatutako enpresa bat sortu zen, eta baita lurbeltza eta baratze-emendakinak sortzeko ere. 35 urtez izan naiz SCOP (kooperatiba) horretako kudeatzaile hautatua, enpresa barneko demokrazia eta elkartasuna baloratzen duen estatusa (soldatapekoa = bazkidea; pertsona 1 = boz 1; mozkinen banaketa; erreserben zatitze ezintasuna…). Enpresa osasuntsua da eta 35 langile zituen, duela 3 urte ni erretretara joan nintzenean.

Elkarte mailan, Adixkideak eta Berttoli elkarteetako kidea naiz, baina, azken urteotan, gure eskualdea zeharkatzen duten migrante gazte eta oso gazteei jasanarazten dieten egoeraz haserre, Bidasoa Etorkinekin elkartean aritu naiz buru-belarri, haiei harrera egin eta Baionako ostatu-zentroan segurtasunez sartzen laguntzeko. Nire elkartasuna behartsuenengana ere badoa, Urruñako GEUZen elikagai banaketetan parte hartuz. Elkarteen esparrutik kanpo, herriko tabernetan mintza praktiketan ere parte hartzen dut, eta elkarrekin egiten dugu aitzina euskararen praktikan.

Ongi sentitzen naiz Elgarrekin dinamikan, bertan aurkitzen delako hainbat arlotako jendea, eta belaunaldi desberdinak, kolektiboki, anbizio edo interes pertsonalik gabe, baliagarri izateko nahikaria dutenak. Nik ere konfiantza osoa dut gure auzapezarengan, pentsamolde horren berme baita.

Ez dut aurreikusi Udalean ardura berezirik hartzea, baina nire gaitasun eta interesguneekin bat datorren edozein gai lantzeko prest izanen naiz.

Aurkezpena partekatu: