David GUTIERREZ

David GUTIERREZ

Antony-n (Hauts-de-Seine) sortu nintzen, eta 61 urte ditut. Ezkondua, bi seme-alabaren aita naiz, gaur egun 24 eta 28 urtekoak. Massyn (Essonne) hazi nintzen, eta gero, emaztea ezagutu ondoren, Montrougen (Hauts-de-Seine) kokatu ginen.

Nire eskola ibilbidea aski laburra izan da: 17 urterekin hasi nintzen lanean. Soldadutzaren ondoren, non baimen guziak lortu nituen, hainbat enpresatan aritu nintzen manipulazio lanetan.

Ondoren, bost urtez lan egin nuen udal-langile gisa Massy-ko udaletxean. Han, otorduak etxez etxe eramaten nituen adinekoen etxeetara eta haien etxean lan ttipiak ere egiten nituen.

Azkenik, autobus gidari gisa sartu nintzen RATPn. Hainbat barne-lehiaketa gainditu ondoren, autobus-gidarien polo bat ustiatzeko arduradun gisa amaitu nuen nire ibilbidea.

12 urte nituenetik musika izan da nire pasio nagusia. Ttipidanik nituen lagunekin talde bat sortu genuen, eta 1977tik 1997ra aritu nintzen haiekin, bateria-jole gisa lehenik, eta abeslari eta gitarra-jole gisa gero.

Nire aitatxi-amatxiak Donostian bizi ziren Gerra Zibila aitzin. Errepublikano askok bezala, dena utzi eta Frantzian babestu behar izan zuten. Nire jatorri eta sustraietara itzultzea garrantzitsua zen niretzat, baina nire emazteak zuen hautatu Urruña: aspalditik etortzen zen oporretan. Gure apartamentua aurkitu genuen hemen eta, hala, hiribarnera etorri ginen bizitzera. Musikari esker egin nituen lehen topaketak urruñarrekin. Geroztik, lotura sendoak sortu dira, eta talde bat muntatu dugu: Ekilore. Berttoliko bazkidea ere banaiz, eta Kuxkuxtu txarangan ere jotzen dut.

Philipperekin solastatzeko aukera izan nuen 2020ko hauteskunde kanpainan. Beti iruditu zait hark daraman mezua eta konpromisoa bidezkoa eta koherentea dela gaurkotasunarekin, baita sortzen ari den etorkizunarekin ere.

Kanpaina berri honen atarian, kartelak itsasteko eta eskuorriak banatzeko laguntza eskaini diot taldeari. Philipperekin mintzatu ondoren, nire gaitasunak eta esperientzia hurrengo taldearentzat baliagarriak izan zitezkeela iruditu zitzaion. Ezin nuen gehiago igurikatu: izan ere, kolektibitatearen alde inbertitzea zor zaidala uste dut. Anitz bildu dut, eta emateko garaia ere iritsi zait, apur bat besterik ez bada ere.

Gizarte-elkarrizketarako axuanta gisa proposatzen didaten zereginean maila ematen saiatuko naiz. Urruñarren baitan konfiantza sortuko duten balioak eta proiektuak eramanen ditut. Haiei laguntzera saiatu eta eragile bakoitzak hor bere lekua eta zentzu bat aurki ditzan ahaleginduko naiz.

Aurkezpena partekatu: