Finantzak: “Kutxa” zertan den ikus dezagun!
Batzuetan entzuten dugu «diru guzia xahutu» dugula… Zenbakiek bestela diote.
Errealitatea: Herriko zorra handitu ote da? Bai. Baina gure zorra euskal kostako apalena da:

Diru Publikoen Zuzendaritza Nagusiaren 2024/12/31ko datuen arabera.
2025/12/31rako aurreikusitako Urruñako biztanleko zorra.
Kezkatu behar ote naiz? Ez. Zergatik? «Gastatzea» eta inbertitzearen artean desberdintasun handia dagoelako.
Inbertitzea, epe luzera eraikitzea da. Gure helburua Urruñarrei kalitatezko zerbitzu gehiago eskaintzea da:
- Haur eta zaharrenentzako apairu biologikoak.
- Gazteentzako etxebizitza eskuragarriak.
- Guztieri irekia den gune kultural bat.
- Kudeaketa administratiborako zerbitzu berria.
Kudeaketa osasuntsuak denontzako balioa sortzen du, osasun publikoa lehenetsiz.