2018an sortutako Elgarrekin Urruñako herritarren dinamikak 2020ko udal hauteskundeetarako zerrenda bat eta hautagai bat aurkeztea erabaki zuen, trantsizio ekologiko, sozial eta kulturalean, baita demokrazia parte-hartzailean oinarritutako programa batekin.
Gure zerrendaren garaipenaz geroztik, 6 urtez lanean ibili gara proiektuak eramaten. Emaitza positiboak ikusirik, segitzeko oinarriak finkatu ditugula badakigu.
Atseginez jakinarazten dizuegu, gaur goizean bildu den Elgarrekineko Biltzar Nagusiak, Filipe Aramendiren auzapeza, Txomin Elizondo lehen axuanta eta urruñarren aitzinean aurkeztuko diren pertsonen zerrenda baieztatu dituela.
Filipe Aramendiren eta hautagai guzien engaiamendua eskertzen du Elgarrekinek, gure proposamenari baiezko erantzuna emateagatik.
