Urruñako eskolen kantaldiak herriko sei eskolak biltzen ditu. Elgarrekin taldeak eta kantu erakasle berezitu batek sustaturiko proiektua da. 300 haur oholtza gainean eta 1.000 ikusleekin, Urruñako familia gehien elkartzen dituen ekitaldia bilakatu da, alaitasun eta emozioz beterikoa.
2022-2023 ikasturtean lehen aldikotz abiatua, eskolen kantaldiak Urruñako sei eskola publiko eta pribatuak biltzen ditu. Elgarrekin taldeak abesbatzan berezitua den musikari bat kontratatu du, eskola guzietan proiektu berarekin ari dena: eskolen arteko kantaldi handi bat antolatu. Sei eskola, 300 haur, mila bat lagun ikusleen artean: Urruñako familia gehien elkartzen dituen ekitaldia da, alaitasunez eta emozioz beterikoa.
Kontratazio honi esker, haurrek herriko beste ekitaldi batzuetan ere parte hartzen ahal dute, Gau Beltza edo Eguberriko merkatuan adibidez. Haurrak eta haien familiak herriko bizitzan inplikatzeko modu polita da, umore onean, molde artistiko eta kulturalean.
