Bere biodibertsitatea eta paisaiak aktiboki babesteko, Urruñako Herriko Etxeak lantalde berezi bat sortu du. Haren eginkizunak: lurraldeko flora eta faunaren jarraipen zientifikoa, bizitoki naturalen babesa eta berritzea, eta urruñarrak sentsibilizatzeko eta laguntzeko ekintzak.
Naturari bereziki dedikatu lantalde teknikoaren sortzea agintaldiko hautu indartsua da. Langile hauek hezeguneak berreskuratzeko, landaredi inbaditzailea kontrolatzeko eta mendi-ibili bideak kudeatzeko aritzen dira bereziki. Jakitate horren erakusgarri, lantaldeak Betizuen interpretazio bidexka egokitu du, adibidez. Mendiko ibilbide honek behi basati enblematiko hori deneri ezagutarazten die, mendizaleak bideratuz natura eremuak hobeki babesteko.
