2024az geroztik, GEUZak autorik ez duen adineko jendeari erosketak egiteko edota mediku, banku edo postara joateko elkartasun garraioa eskaintzen dio. Isolamendu gutxiago, autonomia gehiago, auzoetan pentsatutako zerbitzu publiko batekin.
2024ko apiriletik aitzina, astero elikagaien erosketak egiten laguntzeko lotura-autobusa eskaintzen zaie garraiorik gabeko Urruñako adinekoei. Aitzinetik izena eman eta dendetara modu seguruan joateko aukera da. Ondoren, garraioa egokitu egin zen (egunak eta ordutegiak), ikusitako beharren arabera.
Horrez gain, garraio solidario batek adinekoei aukera ematen die beren mediku, banku edo posta-hitzorduetara eramateko Donibane Lohizune – Hendaia sektorean, aitzinetik GEUZen hitzordua eskatuz.
Goxo Toki ekintzetarako 9 tokiko minibus bat ere erabilia da: auzoetako (Zokoa, Kexiloa, Oleta, Pausu) jendeak hiri-barnean antolatzen diren animazioetan parte har dezan.
Bestalde, GEUZek Txik Txak urteko paserako diru-laguntza eskaintzen die zergapetu gabeko adinekoei, lurraldean garraio publikoa erabiltzea errazteko.
Zerbitzu horien guztien helburua da egunerokotasuneko joan-etorriak erraztea eta Urruñan adinekoen autonomia mantentzea.