Urruñako Euskara Plana

2023an onartu zen Urruñako lehen Euskara Planak herriko aurrekontuaren %1a euskalgintzara bideratzen du, langileak formatzeko, zerbitzu elebidunak garatzeko, herriko eragileei sostengatzeko eta denontzako erabilera gune berriak sortzeko.

2023an Urruñak urrats garrantzitsua egin du, lehen Euskara Plana aho batez onartuz. 2024-2028 plan hau Herriko langileekin, hautetsiekin eta gizarte zibilarekin batera eraikia izan da, eta funtzionamenduaren %1ari esker Euskara zerbitzua eta aitzinkontu propioa ematen dio herriari.

Hiru helbururekin (urruñarren atxikimendua, hizkuntzaren transmisioa eta erabilera espazioen sorrera), zortzi ardatzetan banatzen da plana, eta horiek herri-zerbitzu guztiei eragiten diete: harrera elebiduna, lehen haurtzaroa, eskola, aisialdia, elkarte bizitza, ekitaldiak, baina baita eragile pribatuei laguntzea ere.

15 langileren formakuntza, familia liburuxka elebiduna, mugaz gaindiko gazte proiektuak edota Euskararen Erakunde Publikoarekin eta Bai Euskarari labela duten egiturekin egindako ekintzak: pausoz pauso, Urruñak euskara egunerokoa, ikusgarria eta baliagarria bilakatzen du.

Argazkia: © Jon URBE / FOKU